Yoga, aeroyoga eta reiki ikastaroak, irailetik aurrera Santuenean

Noaua Aldizkaria 2018ko abu. 16a, 09:30

Santuenea Kultur Elkarteak yoga ikastaro berriak iragarri ditu. Aurten, berritasun batekin. Lehen aldiz, aeroyoga egiteko aukera egongo da. Kulunka batean egiten den fitness, yoga edo pilates ariketetatik haratago doa aeroyoga: bizi-kalitatea hobetzen lagun dezakeen teknika batean datza; ez ditu soilik gaitasun fisikoak kualitatiboki garatzen (indarra, tonifikazio muskularra, abilezia, elastizitatea, edertasuna eta oreka), baita burukoak eta emozionalak ere. Arintasuna, memoria eta autoestima garatuz.

 

Eskaintza:

Yoga

Astean behin asteartez, edo astean bi aldiz astearte eta ostegunetan 20.30ean.

 

Reiki

Ostegunetan arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

 

Aeroyoga

Klaseak astean bi aldiz izango dira: astelehen eta asteazkenetan edo astearte eta ostegunetan.

Errestauratiboa.

 

Matrikula epea: Irailaren 15era arte.

Izen-ematea: Telefonoz edo whatsapp-ez.

Yoga eta Reiki: 619 791 170 / 670 027 731.

Aeroyoga: 615 715 991 /  670 027 731.