Udala, Euskaraldiarekin bat

Noaua Aldizkaria 2018ko abu. 16a, 08:00

Euskaraldia udal barruan sustatzeko erakunde adierazpena onartu zuten uztailaren 24ko plenoan, ahobatez onartu ere. Argazki hau da akordioaren lekuko. EHBildu, EAJ-PNV eta PSE-EE alderdietako ordezkariek osatzen dute udalbatza-plenoa eta hiru alderdietako bozeramaleak euskaldunak dira. Plenoak euskara hutsean egiten dira Usurbilen.