Usurbilen euskara ikastea doakoa da ia

Noaua Aldizkaria 2018ko abu. 16a, 08:30

Udaleko diru-laguntzen Batzorde Orokorrak ebatzi duenez, 43 herritarrek jasoko dituzte laguntzak, euskara ikasteagatik. Udalak 17.191 euro banatuko ditu guztira, "hau da, ia ehuneko ehunean ordainduko die Udalak matrikula herritarrei", udal iturriek aditzera eman dutenez.

Aisialdiko ikastaroari dagokionez, 15 lagunek  osatu dute eta guztiek jasoko dituzte laguntzak. 2.500 euro, guztira. Bi ebazpenak astelehenean argitaratuko dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.