Atxegalde, 48 orduko jai giro betean

Noaua Aldizkaria 2018ko abu. 24a, 22:21

https://youtu.be/ZvTF48z-u4A

Atxegalde jaietan da! 20:00ak pasatxoan jaurti duten txupinazo burrunbatsu eta koloretsuarekin 48 orduko festa giroan murgildu da auzoa. Jaiak ofizialki abiatu aurretik, parranda zaleak bildu eta Atxegaldera erakartzeko antolatzaileek deitu ohi duten kalejirarako aurtengoan Elektropapo talde usurbildarra hautatu dute. Kaxkoko kaleak hainbat abesti dantzagarri eta ezagunekin girotu eta kalejiran abiatu dira gero, igande gauera arte festen gunea izango den auzoko plazarantz.

Jai parekideen aldeko, erraustegiaren aurkako eta Altsasuko gazteak aske uztea exijitzeko aldarrien bueltan piztu dute txupinazoa 20:00ak pasatxoan. Udarregi Ikastolako zelaian gora eta behera lasterka bizian ibilarazi dituzten buruhandiek eta luntx ederrarekin borobildu dute arratsaldea.

Kontzertu gaua gaurkoa borobiltzeko, eta asteburuan hamaika hitzordu Atxegalden:

ATXEGALDEKO JAIAK

Abuztuak 24, ostirala

23:00 Kontzertu gaua: Kezka, Rukula, Gozo Gozo taldea (Berbena).

Abuztuak 25, larunbata

11:00 Umeentzako jolasak eta opari banaketa.

14:00 Herri bazkaria (norberak etxetik ekarritakoa, edaria eta postrea batzordearen kontu).

16:00 Mus Txapelketa.

(15:30-16:00 muserako izen ematea)

18:00 Bubble Soccer, haurrentzako jokoa.

Segidan, txokolatada eta buruhandiak.  

21:00 Herri afaria, Aritz eta Ruben musikariek lagunduta.

(txartelak Artzabal, Bordatxo eta Txirristran salgai, 15€)  

Gauean: Eromeria (Berbena),DJ Elepunto.

Abuztuak 26, igandea

11:30 Toka txapelketa.

Jarraian, haragi, txorizo eta salda banaketa.

17:00 Mastertxeff Txiki; sukaldari lehiaketa.

18:30 Bertso musikatuak.

Bertsolariak: Alaia Martin, Ohiana Iguaran, Jon Maia eta Iñigo Mantzisidor “Mantxi”.

Gai Jartzailea: Haritz Casabal “Kazz”.

Musikariak: Gari Otamendi (bibolina) eta Ixak Arruti (kitarra).

22:00 Azken traka.

Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA