https://youtu.be/D4fGUaEC1jo
Ez dago jairik mus zaleturik gabe. Ezta Atxegalden ere. Larunbat bazkaloste honetan, mus zaletuen topagunean bilakatu da auzoa. Segidan dituzue, hiru ordutik gora lehiatzen aritu ostean, txapelketako lehen lau postuetan sailkatu diren bikoteak.
Helduak bezala, Haurren Egun honetan, gaztetxoak ere jolasean aritu dira arratsaldean. Plastikozko burbuilen barruan, futbolean, Bubble Soccer jolasean. Indarberritzeko txokolate gozoa dastatu dute gero. Atxegaldeko jaiak, bigarren parranda gauaren atarian dira jada:
ATXEGALDEKO JAIAK
Abuztuak 25, larunbata
21:00 Herri afaria, Aritz eta Ruben musikariek lagunduta.
(txartelak Artzabal, Bordatxo eta Txirristran salgai, 15€)
Gauean: Eromeria (Berbena),DJ Elepunto.
Abuztuak 26, igandea
11:30 Toka txapelketa.
Jarraian, haragi, txorizo eta salda banaketa.
17:00 Mastertxeff Txiki; sukaldari lehiaketa.
18:30 Bertso musikatuak.
Bertsolariak: Alaia Martin, Ohiana Iguaran, Jon Maia eta Iñigo Mantzisidor “Mantxi”.
Gai Jartzailea: Haritz Casabal “Kazz”.
Musikariak: Gari Otamendi (bibolina) eta Ixak Arruti (kitarra).
22:00 Azken traka.
Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.
MUS TXAPELKETAKO SAILKAPENA
1-Angel-Rufino
2-Joxe Mari-Koldo
3-Xabat-Eneko
4-Belartxa-Toni