https://youtu.be/vfusDU6g8V4
Burrunba eta suziri koloretsu artean agurtu dituzte bart Atxegaldeko jaiak. Udarregi Ikastola aurreko patio parean jaurtitako azken trakak bertaraturikoak gozarazi ditu aurten ere. Auzoa argitu eta dardarazi zuen hitzordu honekin, akabo festak hurrengo urtera arte. 48 orduko jaien osteko biharamun hau, tramankuluak biltzeko eguna dugu. Udal langileak, goizeko lehen ordutik jai guneko azpiegitura desmuntatzen zebiltzan gaur.
Gau musikatuak
Bart izan den azken trakaz gain, gehiagorako ere eman dute Atxegaldeko jaietako parranda gauek. Herritarrak ikusi ditugu oholtza gainean, haien musika sorkuntza gautxoriekin partekatzen; Kezka, Rukula, Eromeria... Eta ondarrutarrek kantuz giroturiko afaria ospatu zen larunbat iluntzean giro ederrean. Hitzorduon zenbait une ondoko bideo eta argazkietan bildu ditugu:
https://youtu.be/cw749QyBnog
https://youtu.be/9FhGDIPX86U