Erreleboa behar du Andatza M.K.T.-k 2019rako, mendizaleen bilgunea bizirik mantendu dadin urte berrian zehar. "Pirinioetan, Euskal Herria eta inguruko herrialdeetan, hainbat ibilaldi, mendi aste, ikastaro eta ekitaldi antolatu ondoren, iritsi da Andatzako batzordeak erreleboa emateko unea", iragarri du ohar bidez egun taldea kudeatzen duen zuzendaritza taldeak.
8 urteren ostean, 2018rako dituzten konpromisoak beteta, egungo zuzendaritzak bere ibilbidea amaitutzat emango du. 2019rako talde berri baten beharra du beraz Andatza M.K.T.-k, mendizaleen bilgunetik kaleratu duten ondoko oharrean azaltzen duten moduan.
Egun jardunean den taldeak, 8 urteko ibilbidea osatu du. Hain zuzen, 2010ean hartu zuen aurretik zegoen taldearen erreleboa. Talde hark ere saiakera bat baino gehiago egin zuen bere garaian, Andatza M.K.T.-ri segida emango zioten kide berriak aurkitzeko.
2019rako zuzendaritza talde berria osatzera animatzen dute, "eta erreleborako gaur eguneko zuzendaritza taldearen laguntza izango duzue", nabarmendu dute Andatza M.K.T.-tik ondoko oharraren bidez.
ANDATZA M.K.T.-ko ZUZENDARITZA TALDEAREN OHARRA
Kaixo Andatzakide,
Pirinioetan, Euskal Herria eta inguruko herrialdeetan, hainbat ibilaldi, mendi aste, ikastaro eta ekitaldi antolatu ondoren, iritsi da Andatzako batzordeak erreleboa emateko unea. 2018. urteko egitaraua bete ondoren, amaitutzat emango du bere bete beharraren konpromezuari, gaur eguneko Andatza Mendi Kirol Kluba osatzen duen zuzendaritza taldeak.
Andatza Mendi taldea 160 bazkideek osatzen dugu, eta mendi zaletasunak bere bidea jarraitu dezan, zuzendaritza berri bat aurkeztea beharrezkoa da.
Beraz, Andatzako ildoa jarraituko duen taldetxoa osatzea animatzen dizuegu eta erreleborako gaur eguneko zuzendaritza taldearen laguntza izango duzue.
Andatza Mendizaleen Kirol Kluba
Informazio gehiago: andatza.com