Masusta Kofradiaren Eguna, irailaren 7an

Noaua Aldizkaria 2018ko abu. 28a, 09:36

Masusta eta haren propietateei gorazarre egiten dien kofradia irailaren 7an bilduko da 21:00etan Artzabal jatetxean. Produktu honekin sukaldaturiko afaria dastatu, ereserkia abestu edota kofradekide berri bat izendatuko dute. Afaritarako izena aurrez eman beharko da Artzabalen bertan.

Hamaikagarrenez

Kapa jantzita, Masusta Kofradia sortu zuteneko 10. urtemuga festa ospatzen zuten iaz. Jaki honi gorazarre egiteko bilgunea 2007an eratu zuen lagun talde batek Txirristran. Masustak dituen propietate ederrak aldarrikatzen dituzte urtero, masusta noski protagonista nagusi duen kantu-afari goxo baten bueltan.

Afalostean, ereserkia abesteaz gain, kofradekide berri bat izendatu eta urtebete barrukoa nor izango den iragartzen dute, ereserkia abestearekin batera. Guztia kantu eta lagun giro ederrean. Urtez urte hazten doa masusta zaletuen kofradia. Hala segi dezala!

MASUSTA KOFRADIAREN EGUNA

Eguna: irailak 7, ostirala.

Ordua: 21:00.

Tokia: Artzabal taberna.

Zehaztasunak: "2007. urtean eratu zen Masustaren Kofradia Txirristra Tabernan bost lagunekin. Geroztik, urtez urte ospatzen da irailean Kofradiaren Eguna. Aurten, hamaseigarren kofradea izendatuko da".

Egitaraua:

· Afari irekia Artzabal tabernan. 

· Kofradegaiaren aurkezpena.

· Jantzi banaketa eta janztea.

· Masustaren propietateen irakurketa.

· Kofrade berriaren zin egitea.

· Hurrengo urterako kofradegaiaren izendapena.

· Masustaren ereserkia.

· Dena jai eta kantu giroan ospatzen da.

Nori zuzendua: "ekintza erabat irekia da etorri nahi duen herritarrarentzat".

Izen ematea: aurrez, Artzabalen.

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA