Ekainean bezala, uztailean ere beherantz langabetu kopurua Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2018ko abu. 28a, 12:06

Ekainean 242tik 239ra murriztu zen langabetu kopurua Usurbilen. Uztailean koxka bat behera egin du lanik gabeko herritar kopuruak, 239tik 234ra. 234 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak joan den hilabetean Usurbilen. Ohi bezala, emakumezko langabetu gehiago (136) gizonezkoak baino (98).

Aldiz, uztailean erregistraturiko 403 lan kontratuetatik 233 gizonezkoentzat izan ziren; askoz gutxiago, 170 emakumezkoentzat. Usurbilen beherantz egin duen arren, bai Buruntzaldean eta Gipuzkoan, gehitu egin da langabetu kopurua. Bailara mailan, 13 langabetu gehiago zenbatu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzuak, guztira 3.149. Gipuzkoan, lanik gabeko 165 herritar gehiago, guztira 31.526. 

2018ko uztaila

Usurbil: 234.     Buruntzaldea: 3.149.    Gipuzkoa: 31.526.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 98.

25 urtetik behera: 6.

25-44 urte artean: 36.

45 urtetik gora: 56.


Emakumezkoak: 136.

25 urtetik behera: 9.

25-44 urte artean: 63.

45 urtetik gora: 64.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 7.

Industria: 36.

Eraikuntza: 15.

Zerbitzuak: 162.

Aurretik lanik gabe: 14.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 656.

Astigarraga: 232.

Hernani: 931.

Lasarte-Oria: 847.

Urnieta: 249.

Usurbil: 234.

Guztira: 3.149.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 31.526.

Erregistraturiko lan kontratuak

Usurbilen: 403.

Aldi baterakoak: 382.

Zerbitzuen sektorean: 305.

Sexuaren arabera: 233 lan kontratu gizonezkoenak, 170 emakumezkoenak.

http://www.noaua.eus/2018/07/11/239-langabetu-ekainean-usurbilen/