Opor osteko mugimendua nabari da jada Haranen. Futbolariak denboraldi berrirako entrenatzen hasiak dira. Baina are gehiago batuko zaizkie asteburu honetatik aurrera, Usurbil Cup abiatzear baita. Herri mailan, haur eta gaztetxoen artean partaidetza gehien sustatzen duen lagun arteko kirol ekimenetakoa duguna martxan jarriko du Usurbil F.T.-k Haranen irailan murgiltzearekin batera.
Jardunaldiak asteburuetan eta asteazken arratsaldeetan jokatuko dira, Haranen. Finalak, irailaren 22an, ohi bezala, egun osoz luzatuko den jaialdian, Usurbilgo frontoian. Usurbil F.T.-k jada helarazi dizkigu lagun arteko partiden hitzorduak. Lehen jardunaldia larunbat eta igandean, irailaren 1ean eta 2an jokatuko da:
USURBIL CUP
1. jardunaldia
Irailak 1, larunbata
Haranen:
LH 3-4
10:00 Itzira-Txirinbolo
10:50 Kaffa-Zonbiak
11:40 Gerlariak-Atallu Autoak
LH 5-6 mutilak
10:00 Suzko Taldea-Futbolari Basatiak
10:50 Opil Goxo-Aizpurua Okindegia
LH 6-Infantil neskak
10:00 Maiur-Aitzaga
10:50 Goieko-Txiriboga
11:40 Marije-Bertako Igogailuak
Irailak 2, igandea
Haranen:
Minibenjaminak
10:00 Incoman-N.I.
10:00 Trumoi-Suziriak
10:25 N.I.-Otar Goxo
10:35 Prest-Arrospide Banaketak
10:50 Otar Goxo-Incoman
LH 4-5 Neskak
10:00 Txalaka-Itzira Eraikuntzak
10:50 Climalat-Ivan Perez
Infantil mutilak
10:00 Zakilixut-Zeta Skuad
10:50 Artzabal-Goieko
11:40 Perkuak-Laurok
Atsedena: Mur (LH 5-6 mutilak) eta Aratz Erretegia (LH 4-5 neskak).
Usurbil Cup-en neurketen egutegia ikusteko: Agenda
Antolatzailea: Usurbil F.T.