Erretiroa hartuko duela, Reala eta futbol profesionala utziko dituela iragarri du asteazken goiz honetan, Imanol Agirretxe Arruti usurbildarrak. Modu honetan, 13 urteko ibilbidea amaitutzat eman du. Urte guztiotan, bidelagun izan ditu zaletuak, etxetik hasita. Usurbilen 2010ean bere lagun, senide eta zaletuek Agirretxe Taldea sortu zuten. Imanolen senideena duten Antxeta jatetxea atarian egin zuten aurkezpenak, Imanol eta Realeko jokalari gehiago batu zituen.
Ordutik, besteak beste, Reala eta Imanol animatzera joateko hainbat bidaia antolatu izan dita taldeak. Realak bizitako une gozoenak, esaterako 2010ean bertan mailaz igo zenean ere gogotik ospatu zuten afari baten sueltan. Aipaturikoa, Agirretxe animatu, babestu eta bere bidelagun izan du aipatu Usurbilgo taldeak.
"Eskerrik asko denoi, ematen duzuen babesagatik"
2016ko udaberrian Agirretxe Taldearen urtemuga festa ospatu zuten; trikitilari eta bertsolariekin, tabernaz taberna egin zuten poteoan lehenik, eta Saizar Sagardotegian afari baten bueltan gero. Jendetza batu zuten ospakizunek.
Agirretxe Taldekoak pozik ziren urtemuga honetan, taldeak izan duen ibilbidearekin eta baita urteurrenak izandako arrakastarekin ere. Ordura arte, bazkideen artean ospatzen zuten egun hau. Egun hartan ordea, bazkide ez direnek ere gerturatu ahal izan zuten festara, eta azkenerako, koadrila ederra batu zen.
Agirretxe Taldea osasuntsu dagoela argi utzi zuten. Ia 100 lagunek osatzen dute bilgunea. Berak lehen pertsonan eta Realak jasotzen duen babesarekin pozik agertu zen baita, ospakizunetara gerturatu zen Imanol Agirretxk. Afalaurretik hitz batzuk esateko tartea eskaini zioten futbolari usurbildarrari. Agirretxek eskerrak helarazi nahi izan zizkien bertaraturikoei.
"Eskerrik asko denoi etortzeagatik. Orain arte, jai hau bazkideen artean ospatzen genuen. Aurtengoa bosgarren urtemuga izanda, iruditzen zitzaien talde kideei eta baita niri ere polita izango zela, herritar eta lagun guztiei zabaltzea. Azkenean talde guztitik aparte, herri osoan ere babes handia jasotzen dut. Usurbildarrak ez diren batzuk ere etorri dira, lagun asko. Eskerrik asko denoi, ematen duzuen babesagatik, gaur hona etortzeagatik, niretzako hain berezia den egun hau neurekin, gurekin ospatzeagatik. Eskerrik asko eta segi horrela!", adierazi zien Agirretxek Saizar Sagardotegian afaltzeko prest izan eta txalo artean hartu zuten zaletuei.