Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak deituta, salbuespenezko neurriak ezabatu, sakabanaketarekin amaitu, eta euskal presoen eskubideak betearaziak izan daitezela exijitzeko elkarretaratzea egingo da hilero moduan, ostiral honetan (abuztuak 31). Arratsaldeko 20:00etan hasita, Mikel Laboa plazan.
Xuarekin elkartasun ekimena
Elkarretaratze honekin batera, ekimen gehiago iragarri ditu Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak irailerako. "Xuarekin" elkartasun ekimena antolatu dute datorren hilabetarako, gazte usurbildarrekin elkarlanean. Elkartasun gaua iragarri dute Aginagan, "Motxila etorkizunez bete" erakusketa edota mahai-ingurua Sutegin. Ekimenak helburu argia izango du; Usurbildik 600 kilometrora urrunduak dauden Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga presoei eta haien urte eta erdiko Xua haurtxoari elkartasuna adieraztea. Ondoko irudietan ikus dezakezuen moduan, pasa diren Usurbilgo jaietan egin zuten bezala.