11. Baxurde Krossean izen emateko helbide berria

Noaua Aldizkaria 2018ko abu. 30a, 10:16

Irailaren 16an ospatuko da Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak antolaturiko herri lasterketa ezaguna. Ehunka kirolari biltzen dituen hitzordurako izen ematea zabaldu dute jada, baina adi, helbide berrian bideratu beharko dira inskripzioak, rockthesport.com atarian hain zuzen. Bestela, Oiardo Kiroldegira hurbilduta. Aurrez izen emateko epea irailaren 15era arte egongo da zabalik, 12 euroren truke. Dortsalak eta txipak lasterketa egunean bertan banatuko ditu antolakuntzak, goizeko 9:00etan hasita frontoian. 

Izen ematean izango den aldaketaz gain, berrikuntza gehiago; aurten ibilbide bakarra izango da aukeran, hau da, ohiko tokiak zeharkatuko dituen 10,75 kilometroko ibilbidea osatu ahalko da soilik.

Hori helduen lasterketari dagokionean. Haurren lasterketa ere ospatuko da aurten. Baina adi, ordutegiz aldatu du antolakuntzak. Orain arte, helduen lasterketa abiatu eta berehala ospatzen zen txikiena. Aurten, eguerdiko 12:00etara atzeratu dute. 

Irailak 16, igandea: 11. Baxurde Krossa

10:30 Helduen lasterketa.

12:00 Haurren lasterketa.

Tokia: Mikel Laboa plaza.

Izen ematea: irailaren 15era arte, 12 euro Oiardo Kiroldegian edo rockthesport.com atarian.

Antolatzailea: Baxurde Txiki, Usurbilgo Triatloi Taldea.

10. BAXURDE KROSSA

Argazkitegia 

SAILKAPENA

Lehen sailkatuak

10km

Lehen hiru gizonezkoak

1-Kamel Ziani El Katumi 00:34:38

2-Carles Montllor Vegas (Sabadell) 00:34:47

3-Iñaki Gerica Juan (Usurbil) 00:35:23

Lehen hiru emakumezkoak

55-Lourdes Colomo Artola (Zizurkil) 00:43:22

64-Oihana Esponja Perez (Hernani) 00:44:28

66-Itziar Barrenetxea Crespo  00:44:35

5 km:

Lehen hiru gizonezkoak

1- Ibai Beracierto Espada (Zarautz) 00:19:06

2-Mikel Alonso Cuende (Donostia) 00:19:43

4-Oinatz Iparragirre Arregi (Usurbil) 00:23:59

Lehen hiru emakumezkoak

3-Amaia Lacalle Prieto (Andoain) 00:23:26

7-Aroa Arruti Castresana (Usurbil) 00:27:55

10-Josune Cruz Oyarzabal (Oiartzun) 00:28:40

10. Baxurde Krosseko sailkapen osoa, esteka honetan duzue ikusgai: 10. Baxurde Krosseko sailkapena

https://youtu.be/ZiTQQdAtd6Q