Aginagako Arrate jubilatuen elkarteko tabernak kudeatzailea behar du

Noaua Aldizkaria 2018ko abu. 30a, 10:41

Usurbilgo Udalak uda hasieran, Aginagako Arrate jubilatu elkarteko tabernaren kudeaketa zerbitzua esleitzeko eginiko deialdiaren baitan, eskabideak aurkezteko egokituriko tartean ez zen inor aurkeztu. Honenbestez, Arrate tabernak kudeatzaile baten beharra izaten segitzen du. Uztaila hasietatik itxita dago, azken aldian, aginagarren bilgune bakarrenetarikoa zena. 

Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez, esleipena hutsik geratu den arren, "udal-gobernuak lanean jarraitzen du zerbitzua eman ahal izateko, eta inork interesik izango balu, udaletxera hurbil daiteke informazio eske".

Honatx esleipen deialdi honi buruzko xehetasun gehiago:

Eskaini beharreko zerbitzuak: taberna kudeatzea, taberna-jantokiaren mantenu, ustiapen eta garbiketa; komunen eta tabernatik beherako eskilara eta beheko sarreraren garbiketa; zahar egoitzako gelen atezaintza-lanak.

- Kontratuaren iraupena: urtebetekoa, 4 urte betera arte luzagarria.

- Prezioa: 25 euro, gutxieneko hileroko kuota (+%21eko BEZ-a, guztira 30,25 euro).

- Betebeharreko gehiago: B2 hizkuntza gaitasun maila egiaztatzea; elikagaien manipulatzaile titulua izatea.

Informazio gehiago, usurbil.eus atarian (“Kontratatzailearen profila” atalean).