Ostegun arratsalde honetan Donostian ospatu den sailkapen proban osatu berri dituzte, datozen bi igandeotan Kontxako Bandera jokatuko duten zortzikoteak. Donostiarra ontziarekin batera, zazpina talde ariko dira bai gizonezko zein emakumezkoetan irailaren 2an eta 9an, aipatu oihal preziatua etxeratzeko lehian.
Tartean, usurbildarrak. Emakumezkoetan, jada lekua erreserbatua zuen Donostiarra ontzian ikusiko dugu Nagore Arruti. Gaurko sailkapen proban bigarren postua eskuratu duen San Juan taldean Sarai Lizaso. Gizonezkoetan, bigarren postuan sailkatu den oriotarren ontzian, Josu Ostolaza eta Odei Arrizabalaga lehiatuko dira. Eta laugarren postuan sailkatu den Hondarribiaren ontzian, Alex Udabe. Gaurkoan zazpigarren postuan sailkatu den Santurtzi taldearen atzetik bi segundura baino ez, baina lehiatik kanpo geratu da Ondarroa. Taldeko entrenatzailea da Iñaki Errasti aginagarra.
Tren zerbitzu bereziak
Usurbildarren arteko lehia biziaz gozatzeko aukera izango da beraz datozen bi igandeotan Donostian. Hiriburura joateko tren zerbitzu bereziak antolatu ditu Euskotrenek.
KONTXAKO BANDERA JOKATZEKO SAILKATURIKO TALDEAK
Emakumezkoak
1.- Riveira 11:17,02
2.- San Juan 11:17,14
3.- Orio 11:21,58
4.- Arraun 11:25,52
5.- Kaiku 11:34,44
6.- Hibaika 11:35,02
7.- Tolosaldea 11:40,44
Gizonezkoak
1.- Bermeo Urdaibai: 19:56,16.
2.- Orio: 19:57,26.
3.- Zierbena: 20:00,16.
4.- Hondarribia: 20:02,78.
5.- Cabo: 20:04,68.
6.- San Pedro: 20:05,86.
7.- Santurtzi: 20:09,08.
Kontxako Bandera
Jardunaldi egunak: irailak 2 eta 9.
Ordutegia:
11:00 Emakumezkoen estropadak.
12:00 Gizonezkoen estropadak.