Akabo abuztua, akabo askorentzat oporraldia eta uda. Pixkanaka, egunerokotasunera itzultzen joango gara datozen asteotan. Zerbitzuak ere ohiko ordutegira itzuliko dira. Lurraldebus lehena izango da. Larunbat honetatik (irailak 1) neguko ordutegia indarrean jarriko duela iragarri du. Euskotrenek aldiz, beste astebetez udakoari eutsiko dio. Segidan, irailetik aurrera hainbat zerbitzuk izango duten ordutegiaren berri doakizue:
Lurraldebus
Irailaren 1etik aurrera neguko ordutegia indarrean izango da Lurraldebuseko zerbitzuetan. Informazio gehiago: lurraldebus.eus
Euskotren
Irailaren 10etik aurrera neguko ordutegia izango du indarrean. Ordura arte, udakoa. Informazio gehiago: euskotren.eus
Bus taxia
Irailaren 3tik aurrera, ohiko ordutegiarekin martxan izango da berriz.
Sutegi udal liburutegia
Irailaren 7ra arte, astelehenetik ostiralera 09:30-14:00 artean zabalik. Irailaren 10etik aurrera ohiko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00/16:00-19:30. Irailean larunbatetan itxita, urritik aurrera zabalik.
Oiardo Kiroldegia
Irailetik aurrera:
Lan egunetan: 7:00-12:30/14:30-22:00 (igerilekuaren itxiera: 12:15/21:00).
Larunbatetan: 9:00-21:30 (igerilekuaren itxiera: 21:00).
Igande eta jai egunetan: 9:00-13:30 (igerilekuaren itxiera: 13:00).
Garbigunea
Irailaren 15era arteko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:15-14:00. Larunbatetan, 09:00-13:30. Irailaren 15etik aurrerako ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:15-13:00/16:00-19:00. Larunbatetan, 09:00-13:00.
KzGunea
Irailaren 3tik aurrera goizez zabalik, 09:00-13:00 artean. Informazio gehiago: kzgunea.eus