Atzo eguerdian elkarretaratzea egin zuten Lasarte-Oriako Michelin lantegiaren atarian, Gasteizko lantegian istripuz hil zen lankidearen omenez. "Lasarteko enpresa batzordetik gure doluminak eta elkartasuna azaldu nahi dizkiogu Antonio Miguel Parra Márquezen senide eta lagunei".
Azken bi urteotan lau langile hil dira Michelinen lantegietan. Lasarteko Enpresa Batzordearen esanetan, "jasangaitza den egoera baten aurrean gaude, are gehiago garrantzitsuena segurtasuna dela esaten duen multinazional batean gaudela ikusita". Argazkia: LAB Michelin-Lasarte.