Iraila heldu da, eta hilabete honekin, ohikotasunera itzulera. Besteak beste, zerbitzuen ordutegietan. Azken aldian, oporrengatik etenda edo uda garaiko ordutegian martxan izan diren hainbat zerbitzu urtean zehar izaten duten martxara bueltatuko dira gaurtik hasi eta datozen asteotan. Astelehen honetatik (irailak 3) esaterako, bidean da berriz, Usurbil erdigunea auzo eta ingurumen eremuarekin lotzen duen bus taxi zerbitzua. KzGunea ere gaurtik zabalik da, goizeko ordutegian. Honatx xehetasunak:
KzGunea
Irailaren 3tik aurrera goizez zabalik, 09:00-13:00 artean. Informazio gehiago: kzgunea.eus
Irailaren 3tik aurrera, ohiko ordutegiarekin martxan izango da berriz. Hemen duzue bus taxi zerbitzuaren ordutegia: bus taxi zerbitzua
Lurraldebus
Irailaren 1etik neguko ordutegia indarrean da Lurraldebuseko zerbitzuetan. Informazio gehiago: lurraldebus.eus
Euskotren
Irailaren 10etik aurrera neguko ordutegia izango du indarrean. Ordura arte, udakoa. Informazio gehiago: euskotren.eus
Sutegi udal liburutegia
Irailaren 7ra arte, astelehenetik ostiralera 09:30-14:00 artean zabalik. Irailaren 10etik aurrera ohiko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00/16:00-19:30. Irailean larunbatetan itxita, urritik aurrera zabalik.
Oiardo Kiroldegia
Irailetik aurrera:
Lan egunetan: 7:00-12:30/14:30-22:00 (igerilekuaren itxiera: 12:15/21:00).
Larunbatetan: 9:00-21:30 (igerilekuaren itxiera: 21:00).
Igande eta jai egunetan: 9:00-13:30 (igerilekuaren itxiera: 13:00).
Garbigunea
Irailaren 15era arteko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:15-14:00. Larunbatetan, 09:00-13:30. Irailaren 15etik aurrerako ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:15-13:00/16:00-19:00. Larunbatetan, 09:00-13:00.