2017-18 ikasturterako matrikulazio epa zabalik izango dute gaurtik (irailak 3) Etumeta AEK euskaltegian. Euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… Aukera zabala beraz. Izen emateko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 11:00-13:00 artean eta 18:00-20:00 artean. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
DATOZEN IKASTAROAK
Irailarekin, ikasturte berria eta ikasturte berriarekin, ikastaro eskaintza zabala eskura. Hautaketa egin eta izen emateko garaia da:
"Sagarrondotik sagardora" ikastaro zikloa
Otsailaz geroztik abian izan den ikastaroko azken saioa larunbaterako (irailak 8) dago iragarria, 9:00-13:00 artean Potxoenean. "Sagarraren heldutasun analisia. Etxean sagardoa egiteko hastapenak", saioa eskainiko dute Aitor Etxeandiak eta Egoitz Zapiainek. Izen ematea eta informazio gehiago:
943 361 114
alkartasuna@usurbil.com
Antolatzaileak: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa eta Usurbilgo Udala.
Oiardo Kiroldegia
2018-19 denboraldirako ikastaro eskaintza prest du Oiardo Kiroldegiak. Igerileku txikia handitu eta irisgarri izateko egin beharreko lanak tarteko, uretako ikastaroak martxoa aldera jarriko dira martxan. Gainerakoak ohi bezala, ikasturte hasiera honetan; spinning, pilates, zumba, jumpfit, body fit, GAP, mantentze gimnasia, hipopresiboak, yoga, yoga-mindfullness, gaztetxo nahiz helduentzako eskalada, gimnasioa… Aurreko ikasturtean ikastaroren batean parte hartu zutenek izen emateko lehentasuna izango dute irailaren 9ra arte. Irailaren 10etik aurrera, gainerakoek. Bestalde, hilaren 17tik 21era ikastaroetan proba egin ahal izateko ate irekien saioak antolatu dituzte. Informazio gehiago: Kiroldegian / kirola@usurbil.eus/ 943 37 24 98.
KzGunea
Irailaren 3az geroztik, hilabete amaierara arte zabalik izango da Kzgunea goizez, 09:00-13:00 artean. Honatx asteotan eskainiko diren ikastaroak:
-Irailak 4-17, 9:00-11:00 "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".
-Irailak 18-26, 09:00-11:00 “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi”.
-Irailak 27-28, 09:00-11:00 “Bapateko mezularitza zure Smartphone bidez”.
-Irailak 28, 11:00-13:00 “Sasoi ona lortu azken kirol aplikazioetan”.
Informazio gehiago: 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net/ kzgunea.eus
Einean
Guraso Eskolak ikastaro eskaintza zabala prestatu du aurtengorako. Izen emateak irailaren 14a baino lehen bideratu beharko dira:
Oinarrizko argazkilaritza digitala
Noiz: astean behin, 19:00-20:30. Eguna izena ematen duen gehiengoaren beharretara egokituko da.
Iraupena: urria-abendua .
Tokia: Potxoenea .
Prezioa: 90 € (3 hilabeteak).
Irakaslea eta izen ematea: Ibai Arrieta. 635 701 473, photo@ibaiarrieta.com
Oharra: kide kopuru mugatua.
Laboreak
Jarduerak: bolilloak, punto cruz, gantxilloa...
Noiz: astean behin 2 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea eta izen ematea: Juani 609 413 883.
Yoga
Jarduerak: luzaketak, arnasketak, lasaitzea...
Noiz: astean behin 1,5 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakasleak eta izen ematea: Katia (636 711 514), Sebas (605 722 825)
Pintura
Jarduerak: oleoa, akuarela, pastela...
Noiz: astean behin 2 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea eta izen ematea: Susana (609 413 883).
Eskulanak
Jarduerak: teknika ezberdinak ikasi gauza politak sortzeko edo berritzeko.
Noiz: astean behin 2 ordu.
Iraupena: urria-ekaina .
Irakaslea eta izen ematea: Susana (609 413 883).
Masajea
Noiz: astean behin, 2 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: Sebas (605 722 825).
Sabel dantza/Hip hop
Noiz: astean behin, 1,5 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea eta izen ematea: Uarda (637 256 851).
Santuenea Elkartea
Ikastaro eskaintza zabala prestatu du Santuenea Elkarteak. Irailaren 15a baino lehen eman beharko da izena:
Yoga eta reiki: 619 791 170 edo 670 027 731.
Aeroyoga: 615 715 991 edo 670 027 731.
Ordutegiak:
-Astelehenetan:
19:10-20:10 Aeroyoga.
20:15-21:15 Aeroyoga.
-Astearteetan:
9:15-10:15 Aeroyoga.
10:20-11:20 Errestauratiboa.
14:40-15:40 Aeroyoga.
16:00-17:30 Yoga.
18:30-20:00 Yoga.
20:30-22:00 Yoga.
Asteazkenetan:
19:10-20:10 Aeroyoga.
20:15-21:15 Aeroyoga.
Ostegunetan:
9:15-10:15 Aeroyoga.
10:20-11:20 Errestauratiboa.
14:40-15:40 Aeroyoga.
17:00 Reiki.
20:30-22:00 Yoga.