Usurbildarrak, Kontxako Ikurrina eskuratzeko lehen postuetan

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 3a, 11:17

Zeresana eman duen Kontxako Ikurriñaren lehen jardunaldiaren biharamuna dugu gaur (irailak 3), gizonezkoen txapelketan, Urdaibai eta Zierbenaren palen gurutzatzea izan ostean. Bermeotarrak denbora txarrenarekin gehi 15 segundurekin zigortu ditu epaileak. Erabaki horren aurrean helegitea aurkeztuko du Urdaibaik.

Gainerakoan, lehen jardunaldian lehiatu ziren usurbildarrak pozik egoteko moduan dira. Lehen postuetan sailkatu ziren. Emakumezkoen txapelketan, Sarai Lizaso eta San Juan izan ziren garaileak. Nagore Arrutik eta Donostiarrak seigarren amaitu zuten. 

Gizonezkoetan, Alex Udabe eta Hondarribia bigarren. Eta bosgarren postuan sailkatu ziren Josu Ostolaza, Jon Agirrezabala eta Odei Arrizabalaga Orioko ontziarekin.

Igande honetan argituko da Kontxako Ikurriña nork etxeratuko duen. Irailaren 9an goizeko 11:00etan hasita, Donostiako estropaden bigarren eta azken jardunaldia. Gogoan izan, hiriburura joateko tren zerbitzu bereziak antolatu ditu Euskotrenek.

KONTXAKO BANDERA: 1. jardunaldia

Emakumezkoen txapelketa

1-San Juan 10:41.66 

2-Riveira 10:47.76

3-Orio 10:48.86

4-Arraun Lagunak 10:55.40

5-Hibaika 11:01.42

6-Donostiarra 11:06.66

7-Kaiku 11:06.76

8-Tolosaldea 11:15.66

Gizonezkoen txapelketa

1-Zierbena 19:26

2-Hondarribia 19:27

3-Santurtzi 19:41

4-Cabo 19:43

5-Orio 19:47

6-Donostiarra 19:59

7-San Pedrotarra 20:01

8-Bermeo Urdaibai 20:16

Kontxako Bandera

Bigarren jardunaldia: irailak 9.

Ordutegia:

11:00 Emakumezkoen estropadak.

12:00 Gizonezkoen estropadak.