Makrokartzelarik ez baina Loiolako militarren kuartela Zubietan koka dezakete

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 3a, 11:56

Hamakarda batetik gorako jira biren ostean, Zubietan makrokartzelarik ez dela eraikiko zabaldu zuten hedabideek abuztu hasieran. Martutenekoa ixteko asmoak bere horretan jarraitzen du, baina Zubietan ez da makrokartzelarik eraikiko. Horren ordez, Martutenen diren hirugarren graduko presoentzako gizarteratze zentro bat eraikitzeko asmoa dago, egun erraustegia eraikitzen ari diren eremutik ehunka metro gutxira. Albisteokin, itxura denez, bertan behera geratu da, 2005ean Donostiako Udalak eta orduko Espainiako Espetxe Erakundeen Zuzendaritzak makrokartzela eraikitzeko adosturiko hitzarmena eta proiektua.

Militarren kuartela

Zubietan  makrokartzelarik ez dela eraikiko zabaldu eta hilabetera, astelehen goiz honetan Euskadi Irratia aurreratu duenez, egun Loiolan kokatua dagoen militairen kuartela Zubietako Eskuzaitzetara lekuz aldatzea proposatuko dio Donostiako Udalak Espainiako Gobernuari, astearte honetan bertan (irailak 4) Eneko Goia alkateak eta Espainiako Defentsa ministro Margarita Roblesek egingo duten bilkuran. Donostiako Udalaren helburua, egun aipatu kuartelak okupatzen duen lur eremua berreskuratzea litzateke.