Kontzertu kopuru zehatz bat eskaintzeko itzuli ziren oholtza gainera. Euskal Herriko toki zehatzetan emanaldi sorta eskainita, agurtzera doaz berriz. Badoaz. Zaletuak azken aldiz gozarazteko, Aginaga hautatu dute. Akelarre musika taldea entzun eta ikusteko azken aukera Aginagan izango duzue, datozen San Praixkuetan, urriaren 6an. Hala iragarri berri du musika taldeak sare sozialen bidez. "Azken data URRIAK 6! Akelarre azkeneko aldiz ikusteko aukera Aginako jaietan izango duzue. Animatu zaitezte eta sartu gurekin Akelarrera!", luzatu dute gonbita.
Adi, sarrerak larunbat honetan bertan hasiko dira saltzen, irailaren 8an honenbestez, Aginagako Eliza Zaharrean, 12 eurotan. Norberak gehienez 10 sarrera erosi ahalko ditu. Saltzen ez diren sarrerak, kontzertu egunean bertan jarriko dira eskuragarri.
Akelarrek kontzertua eskainiko duen gauean, musikari gehiago ere badatoz San Praixkuetara! Sarrera beharko duen kontzertu bakarra Akelarrerena izango da, gainerako musika hitzordu guztiak doakoak izango dira. Honatx xehetasunak:
Akelarre Aginagako jaietan
Irailak 8, larunbata:
16:00 Tabernaren irekiera.
19:00 Txartelak saltzen hasiko dira. Prezioa: 12 euro. Buruko gehienez 10 sarrera erosi ahalko dira. Irailaren 8an saltzen ez diren sarrerak kontzertu egunean bertan salduko dira.
Tokia: Aginagako Eliza Zaharra.
Urriak 6, larunbata
19:00 Elektropapo Elektrotxaranga (bokatak salgai txosnan).
22:00 Dj Bull+Akelarre. Sarrera: 12 euro.
02:00 Gozategi. Irekia, doan.
04:00 Goizaldera arte, Dj Bull eta DJ Elepunto Eliza Zaharrean eta Karpan.
Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.