Igande honetarako Arlaban-Arantzazu txangorako izen ematea ixtear

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 4a, 09:55

Urte hasieratik Gipuzkoari ematen ari diren biraren baitan, Arlaban-Arantzazu arteko seigarren etapa antolatu du Andatza M.K.T.-k igande honetarako, irailaren 9rako, Leintz-Gatzaga-Arantzazu artean. Guztira, 27 kilometroko ibilbidea osatuko dute mendizaleek. Txangorako izen ematea asteazken honetan itxiko dute. Segidan dituzue xehetasunak, baita urte amaierara arte iragarriak dituzten gainerako hitzorduen egutegia:

Datozen irteeren egutegia

-Irailak 9: Gipuzkoako Birako seigarren etapa, Arlaban-Arantzazu.

-Urriak 12-13-14: 3 eguneko irteera Pirinioetara:

Urriaren 12an: Santa Ana-Foratón-Lizara.

Urriaren 13an: Lizara-Bisaurin-Candanchu.

Urriaren 14an: Candanchu-Aspe-Lizara.

-Azaroak 11: Otsondo-Bidarrai.

-Azaroak 21, 23, 25: Mendi Astea:

Azaroak 21, 23: proiekzioak Sutegin.

Azaroak 25: mendi irteera.

-Abenduak 16: Hernio mendian ibilaldia, goiz pasa. Alkiza-Asteasu.

GIPUZKOAKO BIRA, 6. ETAPA: ARLABAN-ARANTZAZU

Abiatzeko hitzordua: 07:30tan Oiardo Kiroldegitik.

Izen ematea: joan etorria autobusez. Izen ematea irailaren 5a baino lehen. 10 euroko ordainketa egin kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805

Oharrak:

-Plaza mugatuak.

-Otordua ibilbidea amaitutakoan egingo dugu. 

-Janaria norberak eraman behar du.

-Edaria Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak eramango du.

-Andatza Mendizaleen Kirol Klubak antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo zaio, hala nahi badu. Horretarako web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo jarri harremanetan andatza@hotmail.com helbidean.

Informazio gehiago: andatza.com

Antolatzailea: Andatza M.K.T.