Ikasgeletara itzultzeko ordua

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 5a, 09:17

Akabo oporrak askorentzat, lantokira edo ikasgeletara itzultzeko ordua da. Liburu artera itzuliko direnen artean ditugu Aginaga eta Zubietako Eskola Txikiko kideak. Baita Lanbide Eskola eta Udarregi Ikastolakoak ere. Ostiral honetatik aurrera, ikasgeletako aulkiek hutsik egoetari utziko diote.

IKASTURTE HASIERA

Irailak 7, ostirala

Lanbide Eskola Ikasturtearen aurkezpen ekitaldiak:

10:00 Erdi Maila, 1. ikasturtea, Areto Nagusian.

10:15 Goi maila, 1. ikasturtea, Areto Nagusian.

10:30 2. Xikasturteko ikasleak, ikasgeletan.

Oharra: irailaren 10etik aurrera, ohiko ordutegia.

Informazio gehiago: lhusurbil.eus

11:00 Udarregi Ikastolako DBH-ko ikasleen ikasturtearen aurkezpena. Oharra: egun horretan autobus zerbitzurik ez da izango.

Irailak 10, astelehena

09:00-12:30

Tokia: Udarregi Ikastola.

Zehaztasunak: HH eta LH-ko ikasleen ikasturte hasiera.

Deitzailea: Udarregi Ikastola.