Ekainaren 8an plazan, jendaurrean aurkeztu zutenean ezagutu genituen Eli eta Patxi. Azken hilabeteotan kalean haiekin topo egingo zenuten zuetako batek baino gehiagok. Udan ahalegin itzela egin dute bi lagun usurbildarrok, azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herri mailan geure hizkuntzaren erabilera areagotzeko egingo den Euskaraldia girotzen. Herrian gora eta behera ikusi ditugu, usurbildarrekin berriketan, Euskaraldian parte hartzera animatzen, euskara ezagutzeaz gain erabiltzeak duen garrantzia azpimarratzen. Usurbilgo Euskaraldia eragiten ari den taldeak gaur arte grabatu eta argitaratu dituen Eli eta Patxiren bizipenen bideoak dituzue segidan:
https://youtu.be/cSqzFtU6M4M
https://youtu.be/vI9vhSFj2e4
https://youtu.be/eFbILn-cZ4U
https://youtu.be/NkDzmtZLvRU
https://youtu.be/EKqLqF2TjMg
https://youtu.be/5Y-hJycEZAc
https://youtu.be/ke7Htzunng4
https://youtu.be/N7TllHPz4jc