Zumarte Musika Eskolak astelehenean abiatuko du ikasturtea

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 6a, 09:47

Ohi bezala, ikasleak ikasgeletara itzuliko diren egunean abiatuko du 2018-19 ikasturtea ere Zumarte Musika Eskolak. Iaz bezala, behin behinean, herriko egoitza ezberdinetan. Dakizuenez, uda honetan bertan hasi baitira hiru hamarkada luzez musikarien etxea izan den Villa Pilar birgaitu eta handitzeko lanak. Urtebetez luzatuko dira. 

Honenbestez, aipatu moduan, iaz bezala, Usurbilgo txoko ezberdinetan bilduko dira musikariak; Udarregi Ikastolaren eraikinetan, Santueneko frontoi ondoko lokalean eta bulegoa, Puntapax kaleko garai bateko Atez Ateko Bilketari lotuta zegoen informazio gunean. 

Zumartek argitaratu ditu jada guneotako bakoitzean eskainiko diren klassak eta klasen ordutegiak. Segidan dituzue xehetasunak:

2018-19 ikasturterako klaseen ordutegi eta ikasgelak

Informazio gehiago: zumarte.eus

MUSIKA  TXOKOAMUSIKA  TXOKOA ORDUTEGIA
1.1  (4 urte)Asteartea 16:45-17:45
1.2  (5 urte)Osteguna  16:45-17:45
1.3  (6 urte)Asteartea 13:40-14:25 / Osteguna 17:45-18:30
1.4  (7 urte)Asteartea -osteguna 18:30-19:15

 

MUSIKA  MINTZAIRAMUSIKA  MINTZAIRAKANTU-KANTARI
2.1 mailaAstelehena – asteazkena  16:40-17:40Asteazkena 17:45-18:30  
2.2 mailaAstelehena – asteazkena  17:40-18:40Asteazkena 16:50-17:35  
2.3.A maila (Araitz)2.3.B maila (Joxean)Astelehena – asteazkena  18:40-19:30Astelehena – asteazkena  18:40-19:30 
2.4 mailaAstelehena – asteazkena  19:30-20:20 

 

ZUMARTE ABESBATZAABESBATZAKO  ORDUTEGIAK
10/12 urte (biak barne) (2008-2007 urte artean jaiotakoak)Ostirala 13:30-14:15
13 urte edo gehiago (2006-edo lehenago jaiotakoak)Asteazkena 16:00-16:45
GAZTE  ABESBATZAAsteazkena 19:15-20:15

 

MUSIKA TRESNA KLASEAK

Bestalde, instrumentuen klaseak ere bakoitzak hitzartutako ordutegietan eskaintzen hasiko gara. Hemen zein tokitan emango den instrumentu bakoitza:

– Ikastola Gorrian: Klarinetea.

– Ageri-Alden: Pianoa / Trikitixa / Panderoa / Akordeoia / Saxofoia / Txaranga / Tronpeta / Tronboia / Biolina.

– Santuenean: Gitarra / Perkusioa.

– Puntapaxen: Flauta / Txistua.

– Elizan: Organoa.