Udazkenerako egitarau oparoa dakar, "Usurbil, sagarraren bihotza, sagardoaren kultura" egitasmoak

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 6a, 15:00

Goizean Potxoenean aurkeztu duten "Usurbil, sagarraren bihotza, sagardoaren kultura" egitasmoak, sektore honetako jarduna, urtean zehar herriari luzatzen zaion eskaintza eta eragileak koordinatu eta bateratu asmo ditu. Horren lekuko, udazkenerako iragarri duten egitarau oparoa.

Gaurko aurkezpen ekitaldian Jakoba Errekondok iragarri duenez, hau datorrenaren abiapuntua baino ez da, "urte osorako egitaraua martxan jartzeko asmoa dago laster". Ekarpenak egitera animatu du, "egitarau osatuago eta interesgarriago bat osatzeko". 

UDAZKENERAKO EGITARAUA

Irailak 8, larunbata

09:00-13:00 "Sagarrondotik sagardora" ikastaro zikloko azken saioa Potxoenean: "Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak", Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiainekin.

Izen ematea eta argibide gehiago:

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

6. SAGASTIAK LORETAN

Irailak 23, igandea

11:00 Bertso Ibilaldia Zubietako hipodromotik.

Zehaztasunak: "Usurbil eta Zubieta inguruan ibilbidea, sagastiak ezagutuz Oihana Iguaran eta Andoni Egaña bertsolarien eskutik. Ondoren, mokadua Iruin Sagardotegian". 

Irailak 24-30, astelehenetik igandera

Sagar erakusketa iraunkorra Sutegiren erakusleihoan. 

Zehaztasunak: "Sagardotarako erabiltzen ditugun 115 barietateren artean aukeraketa ikusgai". 

Irailak 25, asteartea

19:30 Hitzaldia Sutegiko auditorioan: "Usurbil eta Sagardoaren historia" hitzaldia.

Zehaztasunak: "Usurbil eta Sagardoaren historiari buruzko hitzaldia Xabier Alberdi historialariaren eskutik. Usurbilgo herriari izaera ematen dion edaria da Sagardoa. Historia ezagutu nahi?". 

Irailak 26, asteazkena

19:30 Sagar dastatzea Sutegin.

Zehaztasunak: "Jakoba Errekondo eta Gabriel Durrutyren eskutik sagar dastatzea egingo da. Sagardotarako sagarren ezaugarriak ezagutu ahal izango ditugu, euskal sagar barietateen nondik norakoak azalduz". 

Irailak 27, osteguna

19:30 "Sagarrari sukaldea dario" saioa Aitzaga Elkartean.

Zehaztasunak: "Dani Lasa, sukaldari ikertzailearen eskutik. Zuztarretik hazietaraino, sagarrak makina bat aukera eskaini diezaizkiguke sukaldean. Fruitua, ozpina edo sagardoa bera, osagai erakargarriak dira platera gozo zein gaziei gure lurraren nortasuna kutsa dakiegun. Errezeta eta ideien errepaso praktikoa egiteko aukera".

Irailak 28, ostirala

19:30 "Sagardoa bidegile" dokumentalaren proiekzioa Sutegin.

Zehaztasunak: "Urtean lau hilabetez, urtarriletik apirilera, euskal sagardotegiek milaka pertsona erakartzen dituzte, bertokoak zein kanpokoak. Tradizioa bete nahi dute denek: tortilla, bakailaoa, txuleta eta gazta jatea, eta txotxera deitzen duen ahotsa entzundakoan sagardoa edatea. Tradizio modernoa da hau, baina erro sakonak ditu. Dokumentalak bidaia moduan azalduko digu tradizio hau: ibilbide geografiko, kultural, teknologiko eta gastronomikoa izango da, ezustekoz betea".

Irailak 29, larunbata

20:00 Euskal Herriko 4. Sagardo Txapelketa herrikoiaren finala Usurbilgo frontoian.

Zehaztasunak: "Usurbilgo herria eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen eskutik. Afalduz, Euskal Herriko beste herrietan sailkatu diren 12 sagardo dastatuko dituzu, eta norberaren iritziaren arabera erabakiko da zein den aurtengo txapelduna. Txartelak salgai jarriko dira abuztuaren azken astetik aurrera Usurbilgo ohiko lekuetan eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkartean: info@sagardoa.eus - 943 336 811

HURRENGO HITZORDUAK...

Azaroak 10, larunbata

"Txalaparta Sagardoa da" jaialdia.

Zehaztasunak: "Sagardoa eta segur-lana usurbildarren historiaren ardatz. Sagargintza lanetan ari eta egurraren soinuak eman zion izaera Txalapartari, eta jaialdi batekin ospatuko dugu Usurbilen Sagardoak, egurrak eta Txalapartak herrian duten lekua". 

Abenduak 16, igandea

San Tomas Azoka: babarrun lehiaketarekin batera, etxeko sagardoen dastaketa eta lehiaketa.

Egitasmoaren sustatzaileak: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba; NOAUA! K.E.; Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak; Sagardoa Route, gure jatorria; Sagardoaren Unibertsitatea; Usurbilgo Udala.