Masusta eta haren propietateak goraipatzen dituen kofradiaren ospakizun egun handia ospatuko dute ostiral honetan, irailaren 7an. 21:00etan bildu dira Artzabal jatetxean. Produktu honekin sukaldaturiko afaria dastatu, ereserkia abestu edota kofradekide berri bat izendatuko dute. Afaritarako izena aurrez eman beharko da Artzabalen bertan.
Hamaikagarrenez
Jaki honi gorazarre egiteko bilgunea 2007an eratu zuen lagun talde batek Txirristran. Masustak dituen propietate ederrak aldarrikatzen dituzte urtero, masusta noski protagonista nagusi duen kantu-afari goxo baten bueltan. Afalostean, ereserkia abesteaz gain, kofradekide berri bat izendatu eta urtebete barrukoa nor izango den iragartzen dute, ereserkia abestearekin batera. Guztia kantu eta lagun giro ederrean. Urtez urte hazten doa masusta zaletuen kofradia. Iaz bilgunea sortu zuteneko 10. urtemuga festa ospatu zuten.
MASUSTA KOFRADIAREN EGUNA
Eguna: irailak 7, ostirala.
Ordua: 21:00.
Tokia: Artzabal taberna.
Zehaztasunak: "2007. urtean eratu zen Masustaren Kofradia Txirristra Tabernan bost lagunekin. Geroztik, urtez urte ospatzen da irailean Kofradiaren Eguna. Aurten, hamaseigarren kofradea izendatuko da".
Egitaraua:
· Afari irekia Artzabal tabernan.
· Kofradegaiaren aurkezpena.
· Jantzi banaketa eta janztea.
· Masustaren propietateen irakurketa.
· Kofrade berriaren zin egitea.
· Hurrengo urterako kofradegaiaren izendapena.
· Masustaren ereserkia.
· Dena jai eta kantu giroan ospatzen da.
Nori zuzendua: "ekintza erabat irekia da etorri nahi duen herritarrarentzat".
Izen ematea: aurrez, Artzabalen.