Errebotea, Usurbil Cup, Andatzakoen irteera eta estropadak, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 7a, 16:27

Kirol hitzorduz josia datorkigu asteburua. Denetarik izango dugu. Igandean Donostian, hainbat usurbildar Kontxako Bandera etxeratzeko lehiatzen ariko diren artean, Zubietan Endika Abril Errebote Txapelketako edizio berria abiatuko da. Andatzakoak, Gipuzkoako Biraren 6. etapa osatzera joango dira, Arlaban-Arantzazu arteko bidea osatzera. Haur eta gaztetxo hainbat ikusiko ditugu bestalde Haranen, lagun arteko Usurbil Cup ekimenaren 3. jardunaldia jokatzen. Segidan dituzue xehetasunak:

ASTEBURUKO KIROL HITZORDUAK

Zubieta, Endika Abril Errebote txapelketa abiatzeko prest

Igandean irailaren 9an abiatuko da Endika Abril errebote txapelketa, eta honekin, 2018-19 denboraldiko Gipuzkoako lehiaketa ofizialak. Aurtengo edizioak Euskal Herriko lau talde lehian jarriko ditu, Gipuzkoako Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta) eta Lapurdiko Luzean (Donibane Lohizune). Lehen jardunaldiko neurketetako bat Zubietan jokatuko da. Etxekoak Txost taldekoen aurka neurtuko dira, igande goizeko 11:00etan hasita. Irailaren 16an ordu eta leku berean, Luzean taldekoekin lehiatuko dira zubietarrak. Eta hilaren 23an, Behar Zanarekin Villabonan.

Irailaren 23ra arte luzatuko da itzuli batekoa izango den ligaxka, eta aldaketarik ez bada, irailaren 30ean Zubietan jokatuko da final handia 11:00etan.

Jardunaldi erabakigarria Kontxan

Lehen jardunaldian lehiatu ziren usurbildarrak pozik egoteko moduan dira. Lehen postuetan sailkatu ziren. Emakumezkoen txapelketan, Sarai Lizaso eta San Juan izan ziren garaileak. Nagore Arrutik eta Donostiarrak seigarren amaitu zuten. 

Gizonezkoetan, Alex Udabe eta Hondarribia bigarren. Eta bosgarren postuan sailkatu ziren Josu Ostolaza, Jon Agirrezabala eta Odei Arrizabalaga Orioko ontziarekin.

Igande honetan argituko da Kontxako Ikurriña nork etxeratuko duen. Irailaren 9an goizeko 11:00etan hasita, Donostiako estropaden bigarren eta azken jardunaldia. Gogoan izan, hiriburura joateko tren zerbitzu bereziak antolatu ditu Euskotrenek.

KONTXAKO BANDERA: 1. jardunaldia

Emakumezkoen txapelketa

1-San Juan 10:41.66 

2-Riveira 10:47.76

3-Orio 10:48.86

4-Arraun Lagunak 10:55.40

5-Hibaika 11:01.42

6-Donostiarra 11:06.66

7-Kaiku 11:06.76

8-Tolosaldea 11:15.66

Gizonezkoen txapelketa

1-Zierbena 19:26

2-Hondarribia 19:27

3-Santurtzi 19:41

4-Cabo 19:43

5-Orio 19:47

6-Donostiarra 19:59

7-San Pedrotarra 20:01

8-Bermeo Urdaibai 20:16

Kontxako Bandera

Bigarren jardunaldia: irailak 9.

Ordutegia:

11:00 Emakumezkoen estropadak.

12:00 Gizonezkoen estropadak.

Arlaban-Arantzazu irteera

Urte hasieratik Gipuzkoari ematen ari diren biraren baitan, Arlaban-Arantzazu arteko seigarren etapa antolatu du Andatza M.K.T.-k igande honetarako, irailaren 9rako, Leintz-Gatzaga-Arantzazu artean. 7:30etan abiatuko dira autobusez Oiardo Kiroldegi paretik. Guztira, 27 kilometroko ibilbidea osatuko dute mendizaleek. Txangorako izen ematea itxita dago. Informazio gehiago: andatza.com

Usurbil Cup, 3. jardunaldia

Dagoeneko 3. jardunaldiaren atarian da Usurbil Cup txapelketa. Irailaren 22ko finalen egun handira arte, asteburuetan eta asteazkenero jokatuko dira lagun giroko haur eta gaztetxoen arteko neurketak Haranen. Honatx Usurbil F.T.-k egunotarako iragarri dituenak. Aldaketak egon daitezke:

3. jardunaldia

Haranen:

Irailak 7, ostirala

Minibenjaminak

17:00 Trumoi-Prest

17:00 Suziriak-N.I.

17:25 Prest-Arrospide Banaketak

17:35 Otar Goxo-Incoman

17:50 Arrospide Banaketak-Trumoi

LH 3-4 

17:00 Kaffa-Atallu Autoak

17:50 Gerlariak-Itzira

18:40 Zonbiak-Txirinbolo

LH 4-5 neskak

17:00 Ivan Perez-Txalaka

17:50 Itzira Eraikuntzak-Aratz Erretegia

Irailak 8, larunbata

LH 5-6 mutilak

10:00 Aizpurua Okindegia-Suzko Taldea

10:50 Futbolari Basatiak-Mur

LH6- Infantil neskak

10:00 Goieko-Bertako Igogailuak

10:50 Maiur-Marije

11:40 Txiriboga-Aitzaga

Infantil mutilak

10:00 Laurok-Artzabal

10:50 Zeta Skuad-Goieko

11:40 Perkuak-Zakilixut

Atsedena: Opil Goxo (LH 5-6 mutilak) eta Climalat (LH 4-5 neskak)

Antolatzailea: Usurbil F.T.