Irailaren 16an ospatuko da Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak antolaturiko herri lasterketa ezaguna. Ehunka kirolari biltzen dituen hitzordurako izen ematea zabalik dago, baina adi, helbide berrian bideratu beharko dira inskripzioak, https://www.rockthesport.com/eu/ekitaldia/xibaxurdekrossa helbidean.
Bestela, Oiardo Kiroldegira hurbilduta. Aurrez izen emateko epea irailaren 15era arte egongo da zabalik, 12 euroren truke. Dortsalak eta txipak lasterketa egunean bertan banatuko ditu antolakuntzak, goizeko 9:00etan hasita frontoian.
Izen ematean izango den aldaketaz gain, berrikuntza gehiago; aurten ibilbide bakarra izango da aukeran, hau da, ohiko tokiak zeharkatuko dituen 10,75 kilometroko ibilbidea osatu ahalko da soilik.
Hori helduen lasterketari dagokionean. Haurren lasterketa ere ospatuko da aurten. Baina adi, ordutegiz aldatu du antolakuntzak. Orain arte, helduen lasterketa abiatu eta berehala ospatzen zen txikiena. Aurten, eguerdiko 12:00etara atzeratu dute.
11. Baxurde Krossa
Irailak 16, igandea
09:00etik aurrera, dortsal eta txipen banaketa.
10:30 Helduen lasterketa. 10,75 kilometro.
12:00 Haurren lasterketa ez lehiakorrak:
12:00 2008-09 artean jaiotako benjaminen eta 2007-08 artean jaiotako alebinen 600 metroko lasterketa.
12:10 2005-06 urte artean jaiotako infantilen eta 2003-04 urte artean jaiotako kadeteen 1.000 metroko lasterketa.
Tokia: Mikel Laboa plaza.
Izen ematea: irailaren 15eko arratsaldeko 16:00ak arte Oiardo Kiroldegian edo https://www.rockthesport.com/eu/ekitaldia/xibaxurdekrossa/izen-ematea/tarifa-aukeratuhelbidean. Helduena 12 euroren truke, haurrena doan.
10. BAXURDE KROSSA
SAILKAPENA
Lehen sailkatuak
10km
Lehen hiru gizonezkoak
1-Kamel Ziani El Katumi 00:34:38
2-Carles Montllor Vegas (Sabadell) 00:34:47
3-Iñaki Gerica Juan (Usurbil) 00:35:23
Lehen hiru emakumezkoak
55-Lourdes Colomo Artola (Zizurkil) 00:43:22
64-Oihana Esponja Perez (Hernani) 00:44:28
66-Itziar Barrenetxea Crespo 00:44:35
5 km:
Lehen hiru gizonezkoak
1- Ibai Beracierto Espada (Zarautz) 00:19:06
2-Mikel Alonso Cuende (Donostia) 00:19:43
4-Oinatz Iparragirre Arregi (Usurbil) 00:23:59
Lehen hiru emakumezkoak
3-Amaia Lacalle Prieto (Andoain) 00:23:26
7-Aroa Arruti Castresana (Usurbil) 00:27:55
10-Josune Cruz Oyarzabal (Oiartzun) 00:28:40
10. Baxurde Krosseko sailkapen osoa, esteka honetan duzue ikusgai: 10. Baxurde Krosseko sailkapena
https://youtu.be/ZiTQQdAtd6Q