"...horregatik, guk, zaleok, izan dugu ausardia, Usurbilen eratzeko, masustaren kofradia". Hala dio, Masustaren Kofradiaren ereserkiak. Bart entzun genuen Artzabalen. Aipatu jatetxean bildu ziren hamaikagarren urtez, edizioz edizio hazten doan bilgunearen gaualdian. Kofrade kide berri batek zin egin zuen hain zuen, Mila Furundarenak. Eta 2019rako kide berriaren izendapena iragarri zuten; Gurutze Gorriti izan da hautatua.
Masustak dituen propietateei gorazarre egiteko 2007an sortu zuten bost lagunek kofradia Txirristra tabernan. Aipatu moduan, begi bistakoa denez, nabarmen hazi da ordutik bilgunea. Masusta erdigunean jartzen duten jaialdia ospatzen dute urtero garai honetan antolatzen duten kantu afarian. Produktu honekin sukaldaturiko afaria dastatu, ereserkia abestu edota kofradekide berri bat izendatu ohi dute.