Akabo ikasleen oporraldia, ikasgeletara itzultzeko eguna gaur

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 10a, 09:36

Irakasleak aurreko astetik lanean hasiak ziren arren, ikasgelak gaurtik zabalik izango dituzte Zubietako eta Aginagako Eskoletan, baita Udarregi Ikastolan ere. Udako oporraldi luzea amaituta, abiatu berri dute 2018-19 ikasturtea. Goizeko 9:00ak aurretik, haur, gazte eta gurasoen joan etorriak etengabekoak izan dira. Egunerokora itzuli gara. Ikastetxeak zabalik, baita Zumarte Musika Eskola ere.

Zumarte Musika Eskola

Gogoan izan, musikarien etxea, Villa Pilar birgaitu eta handitzen ari dira. Urtebete iraungo dute hobekuntza lanek. Honenbestez, aurrekoan bezala, ikasturte honetan ere eskolak behin behinean toki ezberdinetan emango dituzte. Santueneko frontoi ondoko lokala eta Udarregi Ikastola baliatuko dituzte. Puntapax kaleko garai bateko Atez Atekoari buruzko informazio gunea, bulego gisa.

Zumartetik ondoko informazioa helarazi digute. Bertan datoz ikasturte berrirako osatu diren taldeak, klaseen ordutegiak eta eskola-tokiak.

 

MUSIKA  TXOKOAKO TALDEAK

Musika Txokoa 1.1  (4 urte)

Ikastola Gorri Asteartea 16:45 – 17:45

 

Musika Txokoa 1.2  (5 urte)

Ikastola Gorri Osteguna  16:45 – 17:45

 

Musika Txokoa 1.3  (6 urte)

Ikastola Gorri Asteartea 13:40-14:25 Osteguna 17:45-18:30

 

Musika Txokoa 1.4  (7 urte)

Ikastola Gorri Asteartea -osteguna 18:30-19:15

MUSIKA  MINTZAIRAKO  TALDEAK

Musika mintzaira 2.1 maila (Araitz)

Ikastola Gorri Astelehena - asteazkena  16:40-17:40

 

Musika mintzaira 2.2 maila (Joxean)

Ageri Alde Astelehena - asteazkena  17:40-18:40

 

Musika mintzaira 2.3.A maila (Araitz)

Ikastola Gorri - Astelehena - asteazkena  18:40-19:30

 

Musika mintzaira 2.3.B maila (Joxean)

Ageri Alde, Astelehena - asteazkena  18:40-19:30

 

Musika mintzaira 2.4 maila (Araitz)   

Ikastola Gorri Astelehena - asteazkena  19:30-20:20

KANTU-KANTARI

Asteazkena 17:45-18:30  Ikastola Gorri

Asteazkena 16:50-17:35  Ikastola Gorri

ABESBATZAKO  TALDEAK

ZUMARTE  ABESBATZA-10/12 urte (biak barne)

(2008-2007 urte artean jaiotakoak)

Ikastola Gorri Ostirala 13:30-14:15

 

ZUMARTE  ABESBATZA 13 urte edo gehiago.

Ikastola Gorri (2006-edo lehenago jaiotakoak)

Asteazkena 16:00-16:45

 

ZUMARTE  GAZTE  ABESBATZA

Ikastola Gorri Asteazkena 19:15-20:15 

INSTRUMENTUAK NON?

Ikastola Gorrian: Klarinetea.

Ageri-Alden: Pianoa / Trikitixa / Panderoa / Akordeoia / Saxofoia / Txaranga / Tronpeta / Tronboia / Biolina.

Santuenean: Gitarra / Perkusioa.

Puntapaxen: Flauta / Txistua.

Elizan: Organoa.