2018ko jaien erronda borobiltzeko, Santuenea eta Aginaga festak geratzen zaizkigu. Aginaga urriaren 4an murgilduko da San Praixkuetan, aurretik ordea Santuenekoez gozatzeko aukera izango dugu. Irailaren 21etik 23ra, kontzertuak, haur jolasak, herri afari eta bazkaria (adi, txartelak aurrez eskuratu beharko dira), txapelketak eta jan edanik ez da faltako. Honatx Jai Batzordeak josi duen egitaraua:
Santueneko jaiak
Irailak 21, ostirala
17:00 Txupinazoa txosna aurrean eta txokolatada Tragoxka tabernaren eskutik.
Ondoren, globo gerra.
18:30 Buruhandiak.
18:30 Elektro papo elektro txaranga.
19:00 Sardina jana.
21:00 Herri afaria (Txartelak salgai, Ibai Ondon, Santueneko Zaharren Egoitzan, Tragoxkan eta Aitzagan).
23:30 Kontzertuak: Hartz, Gaitzerdi eta Dj-Ignacio del Fuego.
Irailak 22, larunbata
10:30 Umeen jolasak eta pintura lehiaketa.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria. (Norberak bere bazkaria ekarri, eta edariak eta postrea bertan banatuko dira)
16:00 Mus txapelketa. (15:30-16:00 izen ematea)
16:00 Haurrentzako puzgarriak.
17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzaren eskutik.
19:00 Buruhandiak.
21:00 Musikarien afaria.
00:00 Dj UZI CUZY.
Irailak 23, igandea
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
14:00 Herri bazkaria (Txartelak salgai, Ibai Ondon, Santueneko Zaharren Egoitzan, Tragoxkan eta Aitzagan).
17:00 Ttipika dantza gidatuak.
Ondoren, buruhandiak.
19:30 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.
Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.