Iraultza Txikien Kanpaldia, irailaren 21etik 23ra Zubietan

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 11a, 13:40

Lurralde Askea kolektiboak Iraultza Txikien Kanpaldia deitu du Zubietan, irailaren 21etik 23ra. "Bestelako Euskal Herria amesten dugun herritar eta herri mugimenduen topalekua izango da", iragarri dute. Bizipoza nagusi izango duena, ongi bizitzeko errepublikarantz pausoa emateko espazioa. “Bizitza erdigunean jarriko dugu: eremu antipatriarkala izango da, antikapitalista, komunitarioa, autoeratua eta autokritikoa, borrokalaria eta alaia”, iragarri dute antolatzaileek.

Egitarau zehatza plazaratu berri dute:

Iraultza Txikien Kanpaldia

Irailak 21, ostirala

16:00 Ongi etorria eta asanblada. Espazioa antolatzeko auzolana.

19:00-21:00 “Lurrikaren erdian, gu berri bat?”. Gonbidatuak: Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta, Emakumeen Mundu Martxa. Amankomunak, Hiritarron harrera sarea.

21:30 Afaria.

Gaubela:“Erradikalak gara!” antzezlana.

Irailak 22, larunbata

09:15 Asanblada.

10:00 -“Herri mugimenduen eta instituzioen arteko harremanak. Ezinak eta eginak”.

Gonbidatuak: Larraitz Ugarte (EHBildu), Laura Perez (Orain Bai), Maravillas Gaztetxea, Josebe Iturriotz (Medeak).

-“Eraso matxistak gure espazioetan”.

(emakumeentzako saioa, ez mistoa)

Gonbidatuak: Bilgune Feminista, Ezker Abertzalea, Joxemi Zumalabe.

-“Zergatik egiten dugu gizonok eraso? Zer egin egiteari uzteko?”

(Gizonentzako saioa, ez mistoa).

Gonbidatuak: Gizonenea, Zipriztintzen, Toka.

-“Bizitza burujabetza: alternatibak ezagutzen eta saretzen”

Abaraska (Etxebizitza), Orduña (Elikadura), Mbolo Kooperatiba (Lana), Garesko errota (Energia), Koop57 (finantza etikoak), Arteako venta (Elkarbizitza)…

-Jolastu eta eraiki: umeentzako jarduerak, altxorraren bilaketa.

13:30 Bazkaria+bakarrizketa: “Buruhausteak” Nerea Arriola aktorearen eskutik.

15:00-16:00 Emakumeentzako espazioa.

16:00–“Behetik eraldatzen, mugimendu txuri klase ertainekoetatik?”

Gonbidatuak: Gladys Giraldo (mugimendu feministako aktibista kolonbiarra), Anabel Sanz (Ongietorri errefuxiatuak eta Feministaldiko kidea), Afaf Al Haoui (Munduko emakumeak “Babel”).

-“Herri mugimenduen borroka moldeak”.

Eztabaidagai: gatazkak, biolentziak eta aliantzak. Gonbidatua: Joxemi Zumalabe Fundazioa.

-Mahai-ingurua: “Bizitza burujabetza. Lurraldearen birjabetza: herri boterea bizitzarako espazioak berreskuratzeko”.

Gonbidatuak: Amaia Oleaga, Andoni Egia, Beñat Irasuegi.

-Jolastu eta eraiki: jolas libreak, eskulanak, antzerkia sortu, mozorroak…

19:00-21:00 “Elkarrekin konspiratuz, piztu ditzagun etxeak eta kaleak!

Egin nahi dugu zerbait elkarrekin, behetik gora herri boterea eraikitzen”.

20:00 Thourearen inguruan musika, poesia eta misterioa.

21:30 Afaria.

Gaubela: Probresiak eta Rukula.

Irailak 23, igandea

09:15 Asanblada.

10:00 -“Procés Català, Euskal herrigintzarako ikasgaiak”.

Gonbidatuak: Iñigo Robredo (CUPeko idazkaritza nazionala), Unai Apaolaza (Zergatik ez?), Sortu.

-“Jendarte likidoa, militantzia likidoak? Eraginkortasuna, konpromisoa eta antolaketa ereduak”.

Gonbidatuak: Saioa Iraola (Bilgune Feminista), Txomin Poveda (soziologo eta militantea).

-“Elkarrekin konspiratuz, piztu ditzagun etxeak eta kaleak! Egin nahi dugu zerbait elkarrekin behetik gora herri boterea eraikitzen jarraitzeko?”

-Jolastu eta eraiki. Eskulanak eta jolas libreak.

12:30-13:30 Puntu… eta jarraian? Akanpadaren itxiera.

14:30 Bazkaria.

16:00 Ekitaldia: erraustegia gelditu zutenei aitortza. Erraustegira martxa (Gipuzkoa Zutik).

Oharrak:

-Otorduak herri jantokian, elikadura burujabetza, itzulpengintza zerbitzua saio guztietan, errekan ibiltzea badago.

-Kanpaldian guztiok eman beharko dugu zertxobait, gutxi batzuek dena eman ez dezaten.

-Ekarri lo zakua, kanpina, musika tresnak… eta bizipoza!

Antolatzailea: Lurralde Askea.

Deialdi gehiago…

Irailak 20, osteguna

10:30 Manifestazioa Lasarte-Oriako Okendo plazatik. “Utzi bizitzak kutsatzeari. Erraustegia gelditzera goaz!”. Deitzailea: Ernai.

Urriak 5, ostirala

18:00 Ekainaren 9an Parisen abiatu eta urriaren 6an Baionan amaituko den "Tour Alternatiba" "Alda dezagun sistema, ez klima!" aldarripean egiten ari diren bizikleta martxa Donostiara helduko da. Besteak beste, erraustegiaren aurkako ekimenak, bizikleta martxa, ekitaldia... iragarri dira. Informazio gehiago: https://tour.alternatiba.eu