Zirimara eskola-kiroleko egitasmoko lan deialdira aurkezteko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 12a, 12:06

Urritik aurrera, Usurbilgo Udalak, Udarregi Ikastolak eta NOAUA! K.E.-k sustaturiko eskola-kiroleko proiektu eraberrituan jardungo duten bi hezitzaile behar dira. Gogoan izan, ekainean aurkeztu zieten egitasmoa hiru eragileok erabiltzaileak izango diren LH 1-4 maila arteko ikasleen gurasoei. Proposamen berriak “inklusiboagoa, ziurgabeagoa, anitzagoa, zabalagoa, koherenteagoa” izan nahi duela zioten. Orain arte eremu honetan zegoen hutsune bat betetzera dator. Aisia barnebilduko duen eskaintza dugu honakoa. Kalean landu nahi dena, sormena bultzatuz, ikaslea bera eta bere beharrak jarri nahi ditu erdigunean, gurasoen eskuhartze aktiboa sustatzearekin batera.

Honatx iragarri dizuegun lan deialdiaren xehetasunak:

Bete beharreko lanpostu kopurua: 2.

Lanaldia: urriaren 1etik ekainaren 15era, astean 7 ordu.

Bete beharreko baldintzak:

-Aisialdiko zuzendari edo begirale titulua izatea.

-Usurbildarra eta euskalduna izatea.

Puntuagarria izango da:

-Hezkuntzarekin (jarduera fisikoa, aisia) zerikusia duen formazioa izatea.

-Lanpostuarekin lotutako lan-esperientzia izatea; heziketa fisikoan, hezkuntzan, Eskola Kirolean…

-Lanpostuarekin lotutako bestelako jarduerak egin izana: bolondres jardun izana gorputz adierazpen jardueretan, aisialdi ekimenetan, kalean nahiz naturan eginiko joko-jolasetan…

Langileen hautaketa prozesua:

-Irailaren 17ra arte: kurrikulum bilketa eskolakirola@udarregi.eushelbidean edo Udarregi Ikastolako idazkaritzan.

-Irailak 19: jasotako kurrikulumetatik bost hautatu eta 17:00etan hautagaiei elkarrizketak. Hor hautatuko dira bi hautagaiak.

-Irailak 21: epaimahaiaren ebazpena ezagutzera emango da.

Hautagaiak aukeratzeko balorazio prozesua

  • Hezkuntzarekin zerikusia duen formazioa.

    • Jarduera fisikoarekin eta kirolarekin zerikusia duten graduak edo/eta masterrak: 2 puntu.
    • Jarduera fisikoarekin eta kirolarekin zerikusia duten goi-mailako teknikari-titulua edo eta Aisialdiko zuzendari-titulua: puntu 1.

  • Lanpostuarekin erlazionatutako lan-esperientzia (kontratuduna).

    • Heziketa fisikoko irakasle moduan jardundako ikasturte bakoitzeko 6 puntu.
    • Lehen hezkuntzan irakasle moduan jardundako ikasturte bakoitzeko edo aisialdiko zuzendari moduan jardundako hilabete bakoitzeko 4 puntu.
    • Eskola kirolean jardundako ikasturte bakoitzeko edo aisialdi jardueretan (udajolas, udako kanpamenduak…) edo adierazpen motorrarekin erlazionatutako jardueretan lanean aritutako hilabete bakoitzeko 2 puntu. 

  • Lanpostuarekin zerikusia duten bestelako jarduerak.

    • Gorputz adierazpen jardueretan edo kalean/naturan egindako joko-jolasetan boluntario moduan izandako hilabete bakoitzeko 0,5 puntu.
    • Udako kanpamenduetan edo aisialdi taldeetan ikasturtean zehar boluntario moduan izandako hilabete bakoitzeko 0,2 puntu.