Hasi lekua hartzen, ate joka ditugun Santueneko jaietarako. Jan edanik ez da faltako, irailaren 21etik 23ra ospatuko dituzten festen baitan. Besteak beste, sardin, txokolate edo piper dastatzeak antolatu dituzte. Baina baita, auzo giro ederrean kalean otorduak egiteko aitzakia bat baino gehiago ere. Herri bazkari eta afari bana sukaldatuko dituzte, festa giroaz gozatu nahi dutenentzat.
Herri afaria aurten, ostiral gauez; eta herri bazkaria igande arratsaldez. Txartelak aurrez eskuratu beharko dira guneotan; Ibai Ondon, Santueneko Zaharren Egoitzan, Tragoxkan eta Aitzagan.
SANTUENEKO JAIAK
Irailak 21, ostirala
17:00 Txupinazoa txosna aurrean eta txokolatada Tragoxka tabernaren eskutik.
Ondoren, globo gerra.
18:30 Buruhandiak.
18:30 Elektro papo elektro txaranga.
19:00 Sardina jana.
21:00 Herri afaria (Txartelak salgai, Ibai Ondon, Santueneko Zaharren Egoitzan, Tragoxkan eta Aitzagan).
23:30 Kontzertuak: Hartz, Gaitzerdi eta Dj-Ignacio del Fuego.
Irailak 22, larunbata
10:30 Umeen jolasak eta pintura lehiaketa.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria. (Norberak bere bazkaria ekarri, eta edariak eta postrea bertan banatuko dira)
16:00 Mus txapelketa. (15:30-16:00 izen ematea)
16:00 Haurrentzako puzgarriak.
17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzaren eskutik.
19:00 Buruhandiak.
21:00 Musikarien afaria.
00:00 Dj UZI CUZY.
Irailak 23, igandea
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
14:00 Herri bazkaria (Txartelak salgai, Ibai Ondon, Santueneko Zaharren Egoitzan, Tragoxkan eta Aitzagan).
17:00 Ttipika dantza gidatuak.
Ondoren, buruhandiak.
19:30 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.
Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.