Aginagako Jai Batzordea, urriaren 4tik 13ra izango dituzten datozen festen nondik norakoak aurreratzen hasia da. San Praixku Egunarekin murgilduko dira ospakizunetan. Amaitu berriz, urriaren 13ko Gaupasa Egunarekin. Musika eskaintza zabala izango dugu Aginagako festetan.
Gauetarako iragarriak dituzten kontzertuen berri zehatza plazaratu du jada Jai Batzordeak. Gogoan izan, izen propio bat izango dutela aurtengo jaiek; Akelarrerena. Azken kontzertua eskainiko dute urriaren 6an, San Praixkuetan. Sarrerak irailaren 8an jarri zituzten salgai. Ez dira agortu. Jai Batzordeak laster jakinaraziko du, non eta noiz jarriko dituzten eskuragarri. Akelarrerekin batera, Gozategi, Dj Bull eta Dj Elepuntok osatuko dute, Elektropapo talde usurbildarra girotzen hasiko den gau horretako musika eskaintza.
Elektropapok emango dio amaiera urriaren 13ko Gaupasa Egunari eta San Praixkuei. Los Zopilotes Txirriaos, Laiotz eta DJ ezberdinen saioen ostean. Baina talde gehiago ere bisitan izango dituzte Aginagan:
AGINAGAKO JAIAK
(egitarau aurrerapena)
Urriak 4, osteguna: San Praixku Eguna
Besteak beste, jubilatuen hamaiketakoa.
Urriak 5, ostirala: Gaztetxo eta Umeen Eguna
Urriak 6, larunbata: Gora Herria Eguna
(egitarau aurrerapena)
18:00 Txosnen irekiera.
Ondoren, poteoa Elektropapo elektrotxarangarekin.
22:00 Kontzertua frontoian: Akelarre+Dj. Bull. Sarrerak 12 eurotan.
02:00 Kontzertua: Gozategi. Doan.
04:00 Dj-ak Eliza Zaharrean eta karpan: Dj. Bull eta Dj Elepunto.
Urriak 7, igandea
Urriak 12, ostirala: Oilasko Biltzaileen Eguna
(Egitarau aurrerapena)
21:00 Gazte afaria karpan.
22:00 Andoni bakarlariarekin sekulako giroa.
23:30 Erromeria: Oharkabe.
02:00 DJ Seymar Eliza Zaharrean, goizaldera arte.
Ondoren, karaokea.
Urriak 13, larunbata: Gaupasa Eguna
17:00 Txosnen irekiera eta poteoaren hasiera, musika ederrez girotua: Larrian Gozo.
19:00 Plazatik bueltaka Elektrotxufla elektrotxaranga.
00:00 Kontzertuak frontoian: Los Zopilotes Txirriaos, Laiotz.
04:00 DJ Txankleta (Aneguria) et DJ Jotatxo Eliza Zaharrean eta karpan.
07:30 Elektropapo elektrotxarangaren laguntzarekin, errefus bilketa.
Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.