Langabeziak koxka bat gora eta kontratazioak nabarmen behera abuztuan Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2018ko irailaren 13a

236 langabetu zenbatu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzuak abuztuan Usurbilen, uztailean baino bi langabetu gehiago. Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere gorantz egin du langabetu kopuruak joan den hilabetean; eskualdean 3.149tik 3.246ra. Gipuzkoan, 31.526tik 32.189ra. 

Usurbila itzulita, gizonezko langabetuen artean eman da gorakada txiki bat, 98tik 102ra. Aldiz zertxobait behera egin du emakumezkoen artean, hilabeteko tartean; 136tik 134ra. 

Kontratatazioak aldiz nabarmen egin du beherantz. Uztailean 403 kontratu erregistratu ziren Usurbilen, abuztuan 320. Ohi bezala, askoz gehiago, 204 gizonezko kontratatu ziren eta 116 emakumezko.

2018ko abuztua

Usurbil: 236.     Buruntzaldea: 3.246.    Gipuzkoa: 32.189.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 102.

25 urtetik behera: 6.

25-44 urte artean: 40.

45 urtetik gora: 56.


Emakumezkoak: 134.

25 urtetik behera: 8.

25-44 urte artean: 59.

45 urtetik gora: 67.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 5.

Industria: 34.

Eraikuntza: 17.

Zerbitzuak: 165.

Aurretik lanik gabe: 15.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 680.

Astigarraga: 238.

Hernani: 949.

Lasarte-Oria: 884.

Urnieta: 258.

Usurbil: 236.

Guztira: 3.246.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 32.189.

Erregistraturiko lan kontratuak

Usurbilen: 320.

Aldi baterakoak: 291.

Zerbitzuen sektorean: 224.

Sexuaren arabera: 204 lan kontratu gizonezkoenak, 116 emakumezkoenak.

http://www.noaua.eus/2018/08/28/ekainean-bezala-uztailean-ere-beherantz-langabetu-kopurua-usurbilen/