"Oreina" eta "Dantza" Donostiako Zinemaldian ikusteko hitzorduak plazaratu dituzte

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 13a, 13:00

Donostiako 66. Zinemaldiak plazaratu du irailaren 21etik 29ra ikusgai izango diren filmen egitarau zabala. Proiekzioen artean, ez ahaztu, Txintxua Films-ek ekoitzitako bi lan ditugula, Usurbil eta Aginagarekin lotura estua dutenak. "Oreina", iazko udazkenean grabatu zuten inguruotan. "Dantza" filmaren ekoizpenean parte hartu zuen bestalde, Orbeldi D.T.-k. Aipatu moduan, bi lanok Donostiako datorren Zinemaldian ikusgai izango dituzue, egun eta ordutegiotan (sarrerak irailaren 16an jarriko dituzte salgai, goizeko 9:00etan. Informazio gehiago: sansebastianfestival.com)

"OREINA" (Zuzendari Berrien Saila)

Irailak 25, asteartea, 9:30 Antzoki Zaharrean (prentsa eta akreditatuek lehentasuna) / 16:30 Kursaal, 2.

Irailak 26, asteazkena 20:30 Antiguo Berri, 6.

Irailak 27, osteguna 18:45 Trueba, 1.

"DANTZA" (Sail Ofizialean)

Irailak 23, igandea 22:00 Antzoki Zaharra (prentsa eta akreditatuek lehentasuna).

Irailak 24, astelehena 22:15 Victoria Eugenia Antzokia.

Irailak 25, asteartea 20:30 Principe, 7.

Irailak 26, asteazkena 16:00 Principe, 7.

Irailak 29, larunbata 18:30 Antiguo Berri, 2.

"Oreina"

Donostiako 66. Zinemaldiaren Zuzendari Berrien atalean lehiatuko da Koldo Almandoz zine zuzendari donostiarraren "Oreina". Zine aretoetan, irailaren 28an estreinatuko den filma albiste badugu, udalerri honekin lotura estua duelako da. Iazko irailean eta urrian, "Oreina" Aginagan eta Usurbilen aritu ziren grabatzen. Baita Orion, Oiartzunen, Donostian, Hernanin eta Tolosan. Sei asteko grabazioetan, 60 profesionaleko lan taldeak parte hartu zuen.

Zuzendaritza eta gidoia: Koldo Almandoz.

Aktoreak: Laulad Ahmed Saleh, Patxi Bisquert, Ramon Agirre, Iraia Elías eta Erika Olaizola.

Sinopsia: "Hiria, industria-giroa eta natura elkartzen dituen hiri-periferia bateko hainbat pertsonaia erakutsiko dizkigu. Periferia horretan, jatorri desberdineko pertsonak gurutzatuko dira: elkarri hitzik egin gabe bizi diren bi anaia, norabiderik gabe dabilen mutil gaztea, zelatan dabilen eta inguru horretatik ihes egin nahi duen neska gaztea. Khalil, industriaguneak, ibaiak eta padurak bat egiten duten hiriko periferian bizi den gazte deserrotua da. Khalilek ahal duen moduan egiten du aurrera eta ibai ertzeko etxea anaiarekin konpartitzen duen furtibo zahar batekin pasatzen ditu egunak. Mareek, paduraren uhertzean, maitasuna eta desamodioa, kidetasuna eta mendekuaren denbora markatzen dute".

Ekoizlea: Marian Fernandez Pascal.

Argazki zuzendaria: Javier Agirre Erauso.

Muntaia: Laurent Dufreche.

Musika: Elena Setien eta Ignacio Bilbao.

Arte zuzendaria: Mikel Serrano.

Soinua: Alazne Ameztoy eta Xanti Salvador.

Makilaia eta ilea: Kizkitza Retegui.

Jantziak: Leire Orella.

Iraupena: 85 minutu.

Estreinaldia: 2018ko irailaren 28an. 

https://youtu.be/HBvEYtPhGZc

"Dantza", Zinemaldiko Sail Ofizialean

Txintxua Films-ek ekoitzi du baita "Dantza". Euskal dantza tradizionalak ikuspuntu berritzailetik, doinu, estetetika eta koreografia berriekin islatu eta Telmo Esnal zarauztarrak zuzendutako film honek ere Usurbilekin lotura estua du. Usurbildarrak ageri dira eta, dantzan noski.

Euskal Herriko hainbat txokoetan grabatzen aritu da Esnal azken urteotan. Tartean, iazko maiatzean Leitzan (Nafarroa). Hantxe, grabazio haietan parte hartu zuen Orbeldi Dantza Taldeak. Aurrerapentxo bat iazko Donostiako Zinemaldian proiektatu zuten arren, aipaturikoa, 2018an estreinatuko dute "Dantza". Datorren Donostiako Zinemaldian ikusgai izango da baita, Sail Ofizialean proiektatuko dute, lehiaketatik kanpo.

"Dantza"

Zuzendaritza eta idoia: Telmo Esnal.

Sinopsia: Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa. 

Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da! 

Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat.

Produkzio diseinatzailea: Koldobika Jauregi.

Koreografoa: Juan Antonio Urbeltz.

Ekoizlea: Marian Fernandez Pascal.

Argazki zuzendaria: Javier Agirre Erauso.

Muntaia: Laurent Dufreche.

Musika: Pascal Gaigne.

Soinua: Alazne Ameztoy, Xanti Salvador.

Makilaia: Lola López.

Ilea: Itziar Arrieta.

Jantziak: Arantxa Ezquerro.

Fitxa artistikoa:

Buruzagi: Gari Otamendi.

Erregina: Amaia Irigoyen.

Neska-laguna: Ainara Ranera.

Mutil-laguna: Joseba Astarbe.

Amaterasu: Josu Garate.

 

"OREINA"

"DANTZA"