Usurbildik 600 kilometrora, Valentziako Picassent espetxean urrunduak dituzten Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga presoen eta haien urte eta erdiko Xua haurtxoak bizi duten errealitatea plazaratu eta elkartasuna adierazteko “Herria Xutan” ekimen zikloa antolatu dute Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak eta Usurbilgo gazte mugimenduak. Hurrengo hitzordua, larunbatean; kontzertu gaua Aginagako Eliza Zaharrean. Sarrerak aurrez eskura ditzakezue Aitzagan.
“Herria Xutan”
Irailak 15, larunbata
22:30 Elkartasun jaialdia Aginagako Eliza Zaharrean. Taldeak: Hortzaka, Artobixar, Pabloven zakurrak eta DJ Seymar. Sarrerak Aitzagan salgai, 3 eurotan. Azken eguna: irailak 14.
Irailak 17-22, astelehenetik larunbatera
"Motxila etorkizunez bete" erakusketa Sutegin. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:30-20:30 /larunbatean 12:00-13:30.
Irailak 20, osteguna
19:00 Mahai-ingurua, Sutegiko auditoriumean. Hizlariak: “Motxiladun” gazte bat, abokatu bat eta Sara Majarenas preso ohia.
Irailak 28, ostirala
20:00 Azken ostiraleko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.
Antolatzaileak: Usurbilen Nahi Ditugu eta Usurbilgo gazteak.