Igandeko 11. Baxurde Krosserako izen ematea ixtear

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 14a, 06:00

Lasterkarien herrian bilakatuko da Usurbil bi egun barru. Irailaren 16an ospatuko baita Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak antolaturiko 11. Baxurde Krossa herri lasterketa ezaguna. Ehunka kirolari biltzen dituen hitzordurako izen ematea zabalik dago, baina adi, helbide berrian bideratu beharko dira inskripzioak, https://www.rockthesport.com/eu/ekitaldia/xibaxurdekrossa helbidean. Bestela, Oiardo Kiroldegira hurbilduta. Aurrez izen emateko epea irailaren 15era arte egongo da zabalik, 12 euroren truke. Dortsalak eta txipak lasterketa egunean bertan banatuko ditu antolakuntzak, goizeko 9:00etan hasita frontoian. 

Izen ematean izango den aldaketaz gain, berrikuntza gehiago; aurten ibilbide bakarra izango da aukeran, hau da, ohiko tokiak zeharkatuko dituen 10,75 kilometroko ibilbidea osatu ahalko da soilik.

Hori helduen lasterketari dagokionean. Haurren lasterketa ere ospatuko da aurten. Baina adi, ordutegiz aldatu du antolakuntzak. Orain arte, helduen lasterketa abiatu eta berehala ospatzen zen txikiena. Aurten, eguerdiko 12:00etara atzeratu dute. 

11. Baxurde Krossa

Irailak 16, igandea

09:00etik aurrera, dortsal eta txipen banaketa.

10:30 Helduen lasterketa.

Distantzia: 10,75 kilometro.

Ibilbidea: frontoian hasi eta bukatu, Santuenea, Zubieta, Kalezar eta Kaxkoa zeharkatu ostean.

12:00 Haurren lasterketa ez lehiakorrak:

12:00 2008-09 artean jaiotako benjaminen eta 2007-08 artean jaiotako alebinak.

Distantzia: 600 metro.

Ibilbidea: frontoian hasi eta bukatu. Kaxkoari itzulia, Irazu, Puntapax, Bordaberri kaleetan barrena. Handik Irazura itzulera.

12:10 2005-06 urte artean jaiotako infantilen eta 2003-04 urte artean jaiotako kadeteen lasterketa.

Distantzia: 1.000 metro.

Ibilbidea: frontoian hasi eta bukatu. Irazu, Puntapax, Errekatxiki eta Zubiaurreanea kaleak zeharkatuko ditu.

Tokia: Mikel Laboa plaza.

Izen ematea: irailaren 15eko arratsaldeko 16:00ak arte Oiardo Kiroldegian  edo https://www.rockthesport.com/eu/ekitaldia/xibaxurdekrossa/izen-ematea/tarifa-aukeratuhelbidean. Helduena 12 euroren truke, haurrena doan.

10. BAXURDE KROSSA

Argazkitegia 

SAILKAPENA

Lehen sailkatuak

10km

Lehen hiru gizonezkoak

1-Kamel Ziani El Katumi 00:34:38

2-Carles Montllor Vegas (Sabadell) 00:34:47

3-Iñaki Gerica Juan (Usurbil) 00:35:23

Lehen hiru emakumezkoak

55-Lourdes Colomo Artola (Zizurkil) 00:43:22

64-Oihana Esponja Perez (Hernani) 00:44:28

66-Itziar Barrenetxea Crespo  00:44:35

5 km:

Lehen hiru gizonezkoak

1- Ibai Beracierto Espada (Zarautz) 00:19:06

2-Mikel Alonso Cuende (Donostia) 00:19:43

4-Oinatz Iparragirre Arregi (Usurbil) 00:23:59

Lehen hiru emakumezkoak

3-Amaia Lacalle Prieto (Andoain) 00:23:26

7-Aroa Arruti Castresana (Usurbil) 00:27:55

10-Josune Cruz Oyarzabal (Oiartzun) 00:28:40

10. Baxurde Krosseko sailkapen osoa, esteka honetan duzue ikusgai: 10. Baxurde Krosseko sailkapena

https://youtu.be/ZiTQQdAtd6Q