Bizitza Da Handiena mugimenduaren protesta astean auziperaturikoei elkartasuna adierazi diete

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 17a, 11:51

Joan den maiatzean, Munduko Turismo Erakundea Donostian egitekoa zen biltzarraren testuinguruan, protesta sozialen astea deitu zuen Bizitza Da Handiena mugimenduak. Aste horren harira auziperatu dituzten lagunei elkartasuna adierazi zieten aurreko astean, Tabakalera atarian. Bi zarauztarrei deklarazioa hartu diete astelehen goiz honetan Donostiako epaitegietan. Atarian, elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute.

Maiatzean Bizitza Da Handiena mugimenduak deituta Donostian egin ziren protesta sozialen harira auziperaturikoei elkartasuna adierazi zieten asteazken arratsaldean, Tabakalera atarian. "Elkartasunetik herri boterea eraiki! Protesta sozialagatik epaitu nahi gaituzte!" aldarripean,  "Zuekin gaude" adierazi nahi izan zieten asteotan epaituko dituzten lagunei. 

"Tabakaleran atera genuen elkartasun argazkian jakinarazi zuten erabat faltsuak diren akusazioak egin dizkiela ertzaintzak, tartean, lesioak eragitea agenteei. Bi lagunak atxilotu zituzten polizia bultzaka hasi eta lurrera bota zituztenean. Lotsa gutxi izan behar da ezer egin ez zuten bi laguni halako akusazioak dohainik egitea. Zuekin gaude.

Protesta sozial erabat zilegietan parte hartzeagatik epaitu nahi dituzten lagunei mezua: ZUEKIN GAUDE. "Euskal Erregimenari" mezua: Egungo egoerarekin ez gaude inolaz ere ados. Gutako inor erasotzen baduzue, denok erasoko gaituzue. Herritarrok elkar defendatzen dugu", adierazi dute Bizitza Da Handiena mugimendutik.

Bigarren mezu bat ere luzatu zioten "Euskal Erregimeri". "Egungo egoerarekin ez gaude inolaz ere ados. Gutako inor erasotzen baduzue, denok erasoko gaituzue. Herritarrok elkar defendatzen dugu".

Berez bi epaiketa egun finkatuak zeuden, baina haietako bat behin behinean bertan behera utzi dute egunotan. "Bizitza Da Handiena dinamikak iraun bitartean, 15 urtez hutsik egon zen eraikin publikoaren okupazioa egotzita bi pertsonaren aurka egin behar zen epaiketa bertan behera geratu da behin behinean. Epaiketa hau irailaren 25ean egin behar zen. Nola izan da hau? Astelehenean defentsa abokatua eta momentuz auzian inputatua dagoen Haizea Nuñezek jarduketak baliogabetzeko eskaera egin zion epaileari, baita modu subsidiarioan artxibatzeko ere. Gaur Epaitegiak jakinarazi du defentsak egindako eskaerari ebazpen judiziala eman arte ez dela epaiketarik egingo. Honenbestez, abokatuaren kontrako inputazioa bertan behera gera daiteke hurrengo asteetan".

Irudia: Bizitza Da Handiena.

BIZITZA DA HANDIENA MUGIMENDUAREN ADIERAZPENA

Protesta soziala epaitu nahi dute, defentsa eskubidea ere urratu digute; elkartasunak batzen gaitu ordea

Maiatz honetan denon diru publikoarekin Munduko Turismo Erakundeari hirian alfonbra gorria jarri ziotela baliatuta, Bizitza Da Handiena astebeteko dinamika gauzatu genuen elkarrekin 61 herri mugimendu eta sindikatuk. 

Oso esperientzia positiboa izan zen, eragile mordoak gure artean lan egin baikenuen proiektu konkretu bat aurrera ateraz, aliantzak osatuz, gure artean elkar hobeto ezagutuz eta nolabait esatearren, lubaki ezberdinek fronte bakarra osatuz.

Egungo eredu politikoari kritika egiten zioten dozenaka eta dozenaka ekimen egin genituen astebetean. Ederra izan zen. Ekimenik ikusgarriena agian, 15 urte baino gehiagoz hutsik zen zortzi solairuko eraikin publikoa Donostiaren erdialdean okupatzea izan zen.

Argi adierazi genuen hasieratik: Guk ez dugu biolentziarik erabiliko, eta espero genuela boteretik ere ez erabiltzea. Lege eta politika injustuei aurre egiteko gure tresnak desobedientzia zibila, kolaborazio-eza, ekintza zuzena eta erresistentzia izango zirela esan genuen, eta hala izan zen. Horren aurrean zer egin zuten “Euskal Erregimena” deitu genien horiek? Beren polizia politikoa bidali eta erabat legitimoak diren protesta sozialak zigortu, kolpatu eta erasotu zituzten. Dozena bat lagun identifikatzeaz gain, bi lagun atxilotu zituzten. Agerikoa da beren eredua zalantzan jartzeko gai garela, eta ez dutela inondik ere zirrikiturik irekitzerik nahi.

Astea amaitu zenean bagenekien protesta sozial hauetan parte hartzeagatik bi epaiketa izango genituela eta gaur bi hauen data eta erantzunak jakinarazi nahi ditugu. Baina horren aurretik, beste eraso bat salatu nahi dugu: 

Egunotan eskubide unibertsalen urraketa berri bat jakin dugu. Eragile sozial guztion defentsa lanak egiten aritu zen Haizea Núñez Palacio abokatua auziperatu dute, forma juridikoei dagokienez modu erabat deuseztagarria, ez-ohikoa eta oinarrizko eskubideei zor zaien errespeturik gabekoa. Funtsean, herritarron defentsa eskubidea argi eta garbi urratzen ari dira. Lotsagarria da ikustea abokatu lanetan modu aske eta independentean jarduteko eskubide urraketa hau. Onartezina da herritarrok gure eskubideen defentsan hautatzen ditugun abokatuon lana poliziak eta epaileek jazartzen dutela. Herritarron defentsa eskubidearen aurkako erasoa izan da eta bide guztiak jorratuko ditugu bertan behera gera dadin. Hemen gauden eragile guztiok gogor salatzen dugu hau eta ardurak eskatuko dizkiegu Donostiako Instrukzioko 2.zk.ko Epaitegiko Epaileari.

Datozen egunetan hasiko dira epaiketak: irailaren 17an lehena eta 25ean bigarrena. 

Honenbestez, irailaren 17an (09:30ean) eta 25ean (10:00etan) . Ez zaudete bakarrik. Herritarrok elkar defendatzen dugu. Euskal Erregimenari mezu bat: zuen isun, eraso eta epaiketak elkarrekin lanean jarraitzeko arrazoi bat gehiago dira, eta jakizue: herri boterea eraikitzen jarraitzeko asmo irmoa daukagu egungo egoerarekin ez baikaude inolaz ere ados.

Horregatik: Gaur arratsaldean, Tabakalerako maldan, zakur, drone, eta taktika militarraz protesta egiten ari ziren herritarrei eraso egin zieten leku berean, atzerriko ordezkariek protesta sozialak ikus ez zitzaten gure bi lagun atxilotu zituzten lekua edukiz berrosatuko dugu eta auzipetuekin elkartasun argazkia aterako dugu 19:00etan. Herri mugimendu eta eragile guztiei dei egiten diegu bat egin eta aldarriak ekartzera. 

Eta amaitzeko, dinamika abiatu zenean adierazi genuen beste ideia hau berreskuratuko dugu:

61 herri mugimendu eta sindikatuk babesten dugun Bizitza Da Handiena mugimendu honek instituzioei dei zuzen eta garbia egiten die: Herria gu gara, eta antolatuta gaude. Gutako inori eraso egiten badiozue, gutako guztiok erasotuko gaituzue, herria erasotuko duzue. Zuen bulegoetan herritarrak kontuan hartu gabe hartzen dituzuen erabakiak gure kontra doaz zuzenean, eta guk, bulegoak baino, plazak nahiago ditugu. Bizitza dugu aldarri eta horren alde egingo dugu.

Bizitza Da Handiena osatu genuen ondorengo eragileek:

1) Abaraska etxebizitza kooperatiboa

2) Adi! ustelkeriaren aurkako elkartea

3) Aingura kofradia

4) Aiuri Antiespezista

5) Alde Zaharreko gazte asanblada

6) Alderdi Ederreko Pentsionisten Asanblada

7) Aman Komunak

8) Amara Berriko Superxagu Jai Batzordea

9) Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Pentsionisten Asanbladak

10) Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatua

11) Askapena

12) Askekintza

13) Azkoitiko MataderoEkintzak

14) Bakea eta Duintasuna

15) BiziLagunEkin plataforma

16) CDR Tolosaldea Goierri

17) CNT 

18) Diario Fatxo

19) Donostiako Asanblada Feminista

20) Donostiako Ikasle Abertzaleak

21) Donostiako Komite Internazionalistak

22) Donostiako Zinemaldi Alternatiboa

23) ELA

24) ESK sindikatua

25) Eguzki

26) Ernai

27) Erraustegiaren Aurkako Mugimendua

28) Eskifaia kofradia

29) Euskal Herrian Euskaraz

30) Euskal Herriko Bilgune Feminista

31) Firestone

32) Gelditu Metroa Antiguon

33) Gipuzkoa Zutik

34) Groseko Asanblada Feminista

35) Guardetxea

36) Guneak zabaltzen

37) Hazten Hasten kultur egitasmoa

38) Hondarpe Groseko Auzo Elkartea

39) Hotel + EZ

40) Jaizkibel Herriarena

41) Kalera Kalera

42) Kimera Antiespezista

43) Kortxoenea

44) LAB

45) Langileen Babes Sarea

46) Letaman gaztetxea

47) Manu Robles Arangiz Fundazioa

48) Marruma Kulturalak

49)Olatukoop

50)Ongi etorri errefuxiatuak

51) Oraingoan Bai

52) Oñatiko Antixena gaztetxea

53) Plaza Feminista

54) Pototak Asanblada Feminista

55) Pottogorriak, Arrasateko talde feminista

56) Salatu

57) Sare Antifaxista

58) Satorralaia

59) Txantxarreka gaztetxea

60) Txitxibitxiak Antiguako Talde Feminista

61) Zergatik ez?