Euskaraldirako izen ematea irekitzear, girotzeko solasaldia asteazkenean

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 17a, 12:06

Euskaraldirako izen ematea irekiko den astean sartu gara. Ostegunean zabalduko da Ahobizi eta Belarriprest guztiontzat, 

Euskal Herri mailan, baita Usurbilen ere euskararen erabilera areagotzeko azaroaren 23tik abenduaren 3ra antolatu den ekimenean apuntatzeko epea. 

Euskaraldiaren nondik norakoen berri jasotzeko, joan bezperan, asteazkenean (irailak 19) Potxoenean, Olatz Altuna eta Inazio Usarralde herritarrekin antolatu dugun solasaldira.

Euskaraldia, datozen deialdiak

Irailak 19, asteazkena

19:00 Solasaldia Potxoenean: "Euskaraldia: zergatik eta zertarako?".

Parte hartzaileak: Olatz Altuna eta Inaxio Usarralde herritarrak.

Zehaztasunak: "Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean EUSKARALDIA egingo dugu Euskal Herri osoan, eta noski, Usurbilen ere bai. Hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat izango da. Baina, zergatik antolatu da horrelako ekimen erraldoia? Zergatik da garrantzitsua bertan parte hartzea? Galdera hauei erantzuten saiatuko dira Olatz Altuna eta Inaxio Usarralde herritarrak".

Antolatzailea: NOAUA! K.E.

Laguntzailea: Euskaraldiko talde eragilea.

Irailak 20, osteguna

Euskaraldian izen emateko epearen irekiera. Paperez egin nahi dutenek, eskuragarri izango dituzte NOAUA! K.E.-ren egoitzan, Potxoenean, Euskaraldiko partaide diren elkarteetan eta kalean jarriko den mahaian.

Irailak 23, igandea

Arratsaldez, Euskaraldian izen emateko mahaia Santueneko jaietan, Eli eta Patxirekin.

Irailak 24, astelehena

18:00 Euskaraldia prestatzen segitzeko batzarra Potxoenean.

Azaroak 23-abenduak 3

Euskaraldia.

Informazio gehiago:

Facebook: Euskaraldia Usurbil

Twitter: @EuskaraldiaUsur

Youtube: Euskaraldia Usurbil

E-posta: usurbil@euskaraldia.eus

Antolatzailea: Euskaraldia Usurbil.