Futbol Eskolako izen ematea eta Usurbil Cup-en finalerdiak gaur Haranen

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 19a, 08:36

Hitzordu bikoitza finkatu du Usurbil F.T.-k asteazken honetarako (irailak 19) Haranen. Batetik, 2018-19 denboraldi berriari begira, Futbol Eskolan izen emateko aukera izango dute 2007-2010 urte artean jaiotakoek, 17:00-20:00 artean, futbol klubak Haranen duen bulegoan. "Bertaratzeko arazorik baduzu, izena emateko kontaktuan jarri gurekin", ohartarazi dute. Honatx telefono zenbakiak: 607 849 259 (Jon Mikel) edo 634 464 797 (Ander).

Bestalde, gogoan izan, Usurbil Cup txapelketa azken txanpan da. Finalerdiak ere asteazken honetan jokatuko dira Haranen. Eta finalak, amaierako festarekin batera larunbatean, irailak 22:

USURBIL CUP: FINALERDIAK

Irailak 19, asteazkena

Haranen:

LH 3-4

17:00 Gerlariak-Atallu Autoak

17:50 Zonbiak-Itzira

LH 4-5 neskak

17:00 Climata T-Ivan Perez

17:50 Aratz Erretegia-Itzira Eraikuntzak

LH 5-6

18:40 Aizpurua Okindegia-Futbolaria Bas.

18:40 Mur-Opil Goxo

LH 6 Infantil neskak

17:00 Goieko-Maiur

17:50 Aitzaga-Marije

Infantil mutilak

18:40 Perkuak-Zakilixut 

19:30 Zeta Skuad-Laurok

Antolatzailea: Usurbil F.T.

Irailak 22, larunbata: finalak eta amaiera festa

14:00 Bazkaria Usurbil Cup-eko haur eta gaztetxo parte hartzaileentzat.

15:00 Paella beste guztientzat Txiribogan. Txartelak 10 eurotan salgai.

16:30 Sari banaketa frontoian.

Antolatzailea: Usurbil F.T.

Irudia: Usurbil F.T.