Gipuzkoa Zutik mugimenduak erraustegira buzo zurien martxa antolatu du iganderako (irailak 23). Irailaren 21etik 23ra Zubietan antolatu den Iraultza Txikien Kanpaldia itxi ostean izango da. Arratsaldeko 16:00etan Zubietan bertan, erraustegia geratu zutenei aitortza ekitaldia egingo zaie. Eta horren ostean Zubietatik bertatik abiatuko da errausketaren zero gunera, erraustegia eraikitzen ari diren eremura igotzeko martxa.
Erraustegiaren Aurkako Usurbilgo Taldeak Zubietara joateko hitzordua finkatu du herrian. Igande arratsaldeko 15:15ean, Mikel Laboa plazan, aipatu moduan, bertatik Zubietara abiatzeko.
Martxa jendetsua iaz
Ez da Gipuzkoa Zutik mugimenduak erraustegira martxan antolatzen duen lehen aldia. Iazko maiatzean, Zubietan egin zen Erraustegiaren Aurkako Egunaren baitan martxa antolatu zen baita eremu horretara.
Jende askoren bizitzak inguratu zuen guztion osasuna, poltsikoak, eta ingurumena kaltetuko dituen Zubietako erraustegi eta makrokartzela eraikitzen ari diren zonaldea. Herri gunetik abiaturiko martxa antolatu zuen Gipuzkoa Zutikek, zulatua dagoen Zubieta gainera. Hitzordurako buzo zuriak jantzita errausketaren aurkako aldarria zero gunera bertara helarazi zuten.
Obrak gertutik ikusteko aukera
Erraustegiko lanak aurreratuak dituztela ikusteko aukera egongo da irailaren 23an. Gogoan izan, jada eremu horretan kokatzea aurreikusiak dauden azpiegiturak eraikitzeko lanen bigarren fasea abiatzekoak dira. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2019ko uda parterako amaituta nahi ditu lanok.
Argazkiak
Erraustegia eta makrokartzela eraiki nahi dituzten eremura martxa
Erraustegiaren Aurkako Eguna Zubietan
Bideoak
https://youtu.be/CKcComlpsbg
https://youtu.be/TC-eR28akcc
https://youtu.be/bLXhD1zkOPA
https://youtu.be/K9GlNtgV-rg