Aginaga, Eskola Txikiaren festa egun handiaren atarian

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 19a, 08:00

Ikasturte berezia abiatu du Aginagako Eskolak. Gogoan izan, 2019ko Gipuzkoako Eskola Txikien jai eguna antolatu eta ospatuko dute bertan. Laster, datozen San Praixkuetan aurkeztuko dute jaialdi eguneko irudia. Testuinguru honetan, baina lehenago, Aginagako Eskola Txikiaren Eguna deitu dute irailaren 22rako. Honatx bosgarren edizioak dakarrena:

Aginagako Eskola Txikiaren 5. Eguna

Irailak 22, larunbata

10:30 Umeentzat jolasak.

13:30 Bazkaria.

17:00 Antzerkia: “Txapela buruan eta dantza munduan”.

Ondoren, txokolatada.

Antolatzailea: Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.

https://youtu.be/_oqnFQg5o-c