Adi ibili N-634 errepidetik igaro beharra duzuenok. Lanetan dira errepidean, Troiatik Txikierdirako bide zatiko mendi magalean. Lanok direla eta, Donostiatik Usurbil aldera etortzea ahalbidetzen duen erreietako bat itxita dago guztiz. Bestea, Donostiarantz joatekoa irekita. Semaforo bidez kudeatzen ari dira ibilgailuen joan etorria. Auto ilara luze samarrak eragiten ari dira lanok atzotik. Zenbait uneetan, Usurbilera bidean, auto ilarak Luzuriaga pareraino heldu dira azken orduotan. Donostiara bidean Ugaldea industriagune pareraino. Adi ibili beraz.
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzatik ohartarazi dutenez, irailaren 21era arte, ostiral honetara arte kudeatuko da trafikoa semaforo bidez.