Sevillako Diputazio eta mankomunitateetako ordezkaritza batek Usurbilgo hondakinen kudeaketa eredua ezagutu du

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 19a, 17:57

10 urte betetzeko bidean den Usurbilgo Atez Ateko Bilketa sistemak eta zero zabor herri bilakatzeko lantzen eta hobetzen segitzen den hondakinen kudeaketa ereduak ikusmina eragiten segitzen du, herritik, eskualdetik eta baita Euskal Herritik kanpo ere. Ondoko irudian duzuen taldea, asteazken honetan bisitan izan da Usurbilen. Andaluzia aldetik, Sevillatik etorri dira bisitan. Sevillako Aldundiko eta mankomunitate ezberdinetako teknikari eta ordezkari politiko taldeak Usurbilgo hondakinen kudeaketa eredua ezagutu ahal izan du, bertatik bertara, Usurbilgo Udal ordezkaritza baten eskutik. 

Udaletxean harrera egin ostean, Potxoenean udalerri honetako hondakinen kudeaketa ereduari buruzko argibideak jaso ditu Sevillatik etorritakoei. Eremu honetan Usurbilek dituen azpiegiturak ere ezagutzen izan dira. Ondoko irudian, udaletxe atarian dagoen konpostagunea bisitatu duten unea.