Birgaitzen ari diren Zumarteren eraikina barrutik biluztua dute jada

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 20a, 08:00

Biluzik du barnealdea, abuztu amaieraz geroztik birgaitze lan betean duten Zumarte Musika Eskolaren eraikinak. Berritze eta handitze lanok aurrerabidean dira. Honako itxura dute egunotan. Teilaturik gabe, eta eraikina barrutik hutsik da. 

Urtebeteko epean amaitu beharko dituzte obrak. Honenbestez, 2019-20 ikasturtean erabilgarri behar luke egon, Villa Pilar eraikin berritu eta handituak. Bitartean, iaz bezala, abiatzear duten ikasturte berri honetan ere, Udarregi Ikastola, Santueneko frontoi ondoko lokala eta Puntapax kaleko egoitza baliatzen segiko du Zumartek.

Gogoan izan, aurrez eginiko obren kontratazio deialdira eskaintza bakarra aurkeztu eta huraxe izendatu zuten eskaintza ekonomiko onena bezala, maiatza hasieran udalbatzak egin zuen ezohiko osoko bilkuran; Construcciones Moyua S.L.-rena. Gero 10 eguneko epea izan zuen aipatu enpresak beharrezko agiriak aurkezteko. Tramite hau egoki bete ostean, musika eskolaren eraikina birgaitu eta handitzeko lanak aipatu enpresari esleitzeko proposamena eraman zuen udal gobernu taldeak ekainaren 26an egin zuten osoko ohiko bilkurara. Aho batez onartu zuten udal ordezkari guztiek. Guztira, 1.981.219,02 euroko inbertsioa (%21eko BEZ barne) bideratuko du Udalak egitasmo honetara.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA