Santuenea parranda giroan gaurtik

Noaua Aldizkaria 2018ko irailaren 21a

Uda agurtzeko nahiz ikasturte berriari tamaina hartzeko festa giroan murgiltzea baino ezer hobeagorik ez da. Asteburu egokia duzue horretarako. Hamaika ospakizun izango duzue astea amaitzeko, Santueneara gerturatuta. Gaur 17:00etan txupinazoa jaurtita, igande iluntzera arte, jan edana, kontzertu edota haur jolasak. Parranda giro beteko asteburua:

SANTUENEKO JAIAK

Irailak 21, ostirala

17:00 Txupinazoa txosna aurrean eta txokolatada Tragoxka tabernaren eskutik.

Ondoren, globo gerra.

18:30 Buruhandiak.

18:30 Elektro papo elektro txaranga.

19:00 Sardina jana.

21:00 Herri afaria (Txartelak salgai, Ibai Ondon, Santueneko Zaharren Egoitzan, Tragoxkan eta Aitzagan).

23:30 Kontzertuak: Hartz, Gaitzerdi eta Dj-Ignacio del Fuego.

Irailak 22, larunbata

10:30 Umeen jolasak eta pintura lehiaketa.

13:00 Buruhandiak.

14:00 Haur bazkaria. (Norberak bere bazkaria ekarri, eta edariak eta postrea bertan banatuko dira)

16:00 Mus txapelketa. (15:30-16:00 izen ematea)

16:00 Haurrentzako puzgarriak.

17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzaren eskutik.

19:00 Buruhandiak.

21:00 Musikarien afaria.

00:00 Dj UZI CUZY.

Irailak 23, igandea

11:00 Toka txapelketa.

12:00 Hamaiketakoa txosnan.

14:00 Herri bazkaria (Txartelak salgai, Ibai Ondon, Santueneko Zaharren Egoitzan, Tragoxkan eta Aitzagan).

17:00 Ttipika dantza gidatuak.

Ondoren, buruhandiak.

19:30 Piper dastaketa.

21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.